Menu

Albisteak

ITELAZPIk InspiraSTEAM programan parte hartzen du

2020.eko martxoak 6

Berdintasuna

  • JESSICA Gutierrez, azpiegituren arloko arduraduna, programan kontseilari gisa parte hartu du.
  • Zabaltze-saioak Urdaneta ikastetxe bizkaitarrean eman dira.

Joan den otsailaren 28an izan zen Itelazpiko pertsona batek emandako azken zabaltze-saioa, InspiraSTEAM programaren barruan. ITELAZPIk ekintza hau III. Berdintasun Planaren esparruan garatzen du, genero-arrakala aldatzeko konpromiso irmoaren erakusgarri. Ostiralero ematen diren sei saioetan, Jessica Gutierrezek, Itelazpiko Azpiegituren arloko arduradunak, aukera izan du Urdaneta ikastetxeko (Loiu, Bizkaia) ikasleekin lan egiteko, nesken artean zientifiko-teknologiko zaletasuna sustatzeko.

Deustuko Unibertsitateak bultzatutako eta hiru Aldundien babesa duen programari esker, Steam eremuan (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) lan egiten duten emakumeek, bolodrez, beren egunerokotasuneko lana hurbiltzen dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako haurrei. Saioetan hainbat gai jorratzen dira, hala nola, inguratzen gaituzten estereotipoak, lan ereduak edo emakumeak eta zientzia historian zehar. Kontseilari eta neskatoen arteko topaketa horien bidez, zientzia eta teknologiako lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak uxatu, motibazioak eragin eta autoestimua sendotu egin nahi dira, neskek horrela nahi izanez gero, bide profesional hori jorra dezaten.

InspiraSTEAM Jéssica Gutiérrez-en profila: https://inspirasteam.net/mentoras/bizkaia/jessica-gutierrez-santiago/

Informazio gehiago: https://inspirasteam.net/eu/

JESSICA Gutierrez, Itelazpiko azpiegituren arduraduna, telekomunikazio-dorrera sartzen.
JESSICA Gutierrez, Itelazpiko azpiegituren arduraduna, altueran lanak egiten.

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux