Menu

Albisteak

Itelazpik LH Parke III.Foroan parte hartu du

2019.eko martxoak 14

GEK

Itelazpik pasa den martxoak 12an LH Parke III. Foroan parte hartu du, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak IKASLAN eta HETEL lanbide heziketarako elkarteen lankidetzarekin antolatutako topaketan. Jardunaldiak, Batxilergoko 800 bat ikasle hartu ditu eta LH-ko ikasketenganako gazteenen interesa handitzea du helburu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetako muturreko enpresak bisitatuz.

Pasa den martxoak 12an Itelazpik Batxilergoko lehenengo mailako ikasle talderen bisita jaso zuen, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak IKASLAN eta HETEL erakundeekin elkarlanean antolatutako LH Parke III. Foroan parte hartzen zutenak. Bisitaren helburua, ikasleei Itelazpiren funtzionatzeko era eta behar profesionalak ezagutaraztea zen. Horrela, era didaktiko batean gure lan teknologikoa zein erakargarria izan daitekeen erakusten duten lan esparruak ikusiz. Ramiro Olivas Komunikazio Arduradunak, ikasleriari ongietorria eman zion, gure jardueran parte hartzen duten perfil profesional ezberdinak azalduz: azpiegitura fisikoak, energia hornidura, komunikazio sareak, irratia eta telebista, emergentzi komunikazioak eta sareen operazio eta gainbegiratzea.

LH Parke III. Foroak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetara egiten ari diren bisitekin, Euskal LH-k duen enplegagarritasun handia azaleratzea du helburu. Itelazpik, enpresa publiko den heinean, foro honetan duen partaidetza gizartearekin duen konpromisoan kokatzen du, hezkuntza zentroetara jakintza zabaltzea bere lehentasunetako bat izanik.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux