Menu

Albisteak

Itelazpik mendi-martxen euskal zirkuitua babesten du

2019.eko martxoak 5

Ingurumena

Jose Ramón Alonso Rodrigo, FVM-EMF Federazioaren egungo presidentea, eta Matxalen Lauzirika, Itelazpiko zuzendari nagusia.

Urtero, hiru mendi-martxa babestuko dira, bana probintziako, horretarako baliabide ekonomikoak eta materialak hornituz. Aurten, martxa hauek babestuko dira: ANDOAINGO IBILALDIA, GAZTEIZ M.T. XXXVIII MENDI IBILALDIA, XVI KARRANTZA MENDI IBILALDIA.

Euskal Mendiko Federazioak eta Itelazpik 2015ean lehenengo lankidetza-hitzarmena sinatu zutenetik lotzen zituen konpromisoa eguneratu egin dute. Itelazpik, urtero, mendiko euskal zirkuituaren hiru martxa babestuko ditu (Zirkuitoa). Ekarpenak alderdi ekonomiko bat izango du eta, horrekin batera, martxak babesteko materialak hornituko dira, ITELAZPIk operatzen duen TETRA sareko irrati-komunikazioko terminalak barne. Lankidetza-hitzarmen berria Itelazpiren egoitzan sinatu zen eta, bertan, EMF-FMV Federazioaren egungo presidentea den Jose Ramón Alonso Rodrigok eta Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak parte hartu zuten. Sinaduran, aurten babestuko diren martxak zehaztu ziren:

Ekintza honekin, Itelazpik bultzada eman nahi dio mendi-jardueren sustapenari, zeinekin urteak daramatzan konprometituta. Horren xedea da sozietatearen jarduerak okupatzen dituen espazio naturaletan duen eragina ahultzea, baina, bestalde, saihestezina da, irrati-komunikazioko sareek oztoporik gabeko linea bisualak behar dituztelako eta hori soilik da posible igorpenak gure orografia konplexuaren gune nagusietatik egiten badira.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux