Menu

Albisteak

ITELAZPIk Mendifilm mendi jaialdia babestuko du bigarren urtez

2020.eko abenduak 4

Euskara Ingurumena

  • RSC #MendiraEuskaraz ardatzaren bidez, bere jardueraren ezinbesteko eragina arintzeko asmoz, Itelazpik bereziki laguntzen du mendiko kirol-jarduerak eta horiek garatzen diren naturguneak sustatzen.
  • MENDIFilmekin ezarritako hitzarmenak aukera ematen du Itelazpik landa-eremuetan eta bereziki konplexua den orografian telekomunikazio-zerbitzuak emateko duen gaitasuna zabaltzeko.
Argazkian, Enrique Martinez MendiFilm Festival Elkarteko presidenteak eta Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak joan den urtean bi aldeen arteko lankidetza-hitzarmena zinatu zuten unea jasotzen da.

Bigarren urtez, Itelazpik MENDIFilm mendi-zinemaren jaialdia babesten du, joan den urtean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker. Hitzarmen hori Enrique Martinez MENDIFilm Festival Elkarteko presidenteak eta Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiak sinatu zuten, eta azken helburua mendizaletasunaren kulturari eta praktikari laguntzea da, Itelazpiren jardueratik hurbil dauden naturguneak sustatzea ere.

Ekimen hau Itelazpik Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren arloan duen estrategiaren barruan kokatzen da, #MendiraEuskaraz ardatzaren barruan, hain zuzen. Ardatz horren bidez, mendizaletasuna eta naturguneak sustatzearekin lotutako jarduerak garatzen ditu, eta horretarako, egiten diren jardueretan euskararen erabilera lehenesten du. Ardatz honen barruan hurrengo ekintzak daude ere:

  • – Lankidetza-hitzarmena Euskal Mendizale Federazioarekin (FVM/EFM).
  • – Zuhaitz Eguna. Telekomunikazio-zentroei atxikitako eremuak baso-berritzea, non lehen hezkuntzako ikasleek eta desgaitasuna duten pertsonek parte hartzen duten.
  • – Interes-talde nagusien arteko jarduerak.

Azken ildo horri dagokionez, aurten MENDIFilm Festivalera joateko Itelazpik sarreren zozketa bat jarri du martxan, eta bertan parte hartzera gonbidatu ditu bere bezeroak, ohiko enpresa hornitzaileak eta erakunde aliatuak. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean egin zen zozketan Euskaraldia ekimenarekin bat egin eta gutxienez arigune bat erregistratuta duten erakundeek parte hartu dute.

Albiste Guztiak