Menu

Albisteak

ITELAZPIK SERANTESKO TELEKOMUNIKAZIOETAKO ZENTROAREN ALDAMENEKO BEGIRATOKIA BIRGAITU DU

2019.eko apirilak 17

Ingurumena Telekomunikazioak

Ekimena Santurtziko Udalarekin koordinatu egin da eta begiratokiaren inaugurazio ofiziala datorren pazko astelehenean egingo da, Corniteseko ohiko erromesaldia ospatuko den egun berean.

Itelazpik Serantesko irrati-komunikazioetako zentroa kudeatzen du eta bertatik igortzen dira EiTB Taldeko irrati- eta telebista-etxeak, zenbait udalerriri eskainiz estaldura, besteak beste, Santurtziri. Herriko udalarekin koordinatuta, Itelazpik telekomunikazioetako zentroaren aldameneko begiratokia birgaitu egin du eta zuhaitzak landatu egin ditu hesien ondoan, ingurunearekin hobeto mimetizatze aldera.

Ingurumen-ekintzen Planaren barruan sartutako ekimen honekin, Itelazpik garatzen duen jarduera saihestezinak ingurune naturalean sortzen duen eragina murriztu nahi du. Izan ere, bere jarduera puntu estrategiko zehatzetan eta altueran garatu behar da eta, gainera, kasu honetan, gune hori interes historiko eta kultural bereziko gune bat da.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux