Menu

Albisteak

Itelazpik TELCOM19 kongresuan parte hartuko du Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Nazioarteko Egunaren 50. urteurrena dela-eta

2019.eko maiatzak 9

Telekomunikazioak

Itelazpiko zuzendari nagusia eta UNIREDeko presidentea den Matxalen Lauzirika izango da 2. Dibidendu Digitalari buruzko mahaiaren moderatzailea.

Telekomunikazioen Nazioarteko Eguna maiatzaren 17 guztietan ospatu da 1969tik, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren (UIT/ITU) fundazioa ospatzeko. Hain zuzen ere, egun horren helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzeak gizarteei eta ekonomiei eskaini diezazkiekeen aukeren inguruko sentsibilizazioa areagotzea, baita arrail digitala murrizteko aukeren ingurukoa ere.

Hortaz, Itelazpirentzat oso egun berezia da, bere jarduera telekomunikazioen sektorean garatzen duen sozietate publikoa delako. Horregatik, Itelazpiko zuzendari nagusia eta UNIREDeko presidentea den Matxalen Lauzirikak TELCOM19 kongresuan parte hartuko du. Kongresua telekomunikazioen instalatzaileen sektoreko ugazaba den FENITELek antolatzen du eta, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunarekin eta Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargo Ofizialarekin batera, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Nazioarteko Egunaren 50. urteurrena ospatuko da. Lauzirikak 2. Dibidendu Digitalaren alderdi teknologikoen inguruko mahai-ingurua moderatuz hartuko du parte eta, bertan, Estatuko idazkariaren ikuspegia ezagutu ahalko du, baita sareko operadoreena, industriarena eta enpresa instalatzaileena ere.

Intereseko estekak:

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux