Menu

Albisteak

ITELAZPIK TKNIKA BISITATU DU, EUSKAL LH PUBLIKOAREN BERRIKUNTZA-ZENTROA

2019.eko martxoak 26

Telekomunikazioak

Bisita Ikaslan Euskadik koordinatu zuen eta, bileran, Itelazpik LH publikoarekin hartutako konpromisoak eta TkNIKAK garatzen dituen proiektuak eta jarduera-eremu nagusiak birpasatu ziren eta jarrerak hurbildu ziren Gauzen Internetean (IoT ingelesezko sigletan) oinarritutako zerbitzuen garapenean duten interes komunaren inguruan.

Gaur goizean, Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak Errenteriako TkNIKAren egoitzan egon den topaketan parte hartu du; horrez gain, hauek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria den Rikardo Lamadridek; arloko proiektuen koordinatzailea den Jon Labakak; Ikaslan Arabako presidentea den Javier Ochoa de Alaizak; Ikaslan Bizkaiko presidentea den José Manuel Gonzalezek; Ikaslan Bizkaiko koordinatzailea den Alba Estanyolek eta Itelazpiko proiektu berezien arduraduna den Ricardo Lizundiak.

Bilera Itelazpik eta Ikaslan Euskadik iaz ezarri zuten lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da. Hitzarmenean aurreikusitako ekintza-ildoetako bat da berrikuntzako ekimenak sustatzea eta horietan lankidetza ezartzea. TkNIKA LH publikoaren berrikuntza-zentrora egindako bisitak balio izan du, besteak beste, jarrerak hurbiltzeko eta lankidetza-puntuak aurkitzeko Gauzen Internetean oinarritutako zerbitzu publikoen garapenean. Izan ere, hori da Itelazpik ekitaldi honetan jorratu nahi duen kontu nagusietako bat.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux