Menu

Albisteak | GEK

MENDIZABALA LANBIDE HEZIKETA ZENTROKO IKASLEEK ZALDIARANGO ZENTRO IGORLEA BISITATU DUTE

2019.eko ekainak 7

GEK

Gizartearen alde hartu dugun konpromisoaren baitan, pasa den ostiralean, maiatzaren 31n, Itelazpik EAEko hezkuntza-sektoreari eskaintzen dion bisita gidatuen programaren jardunaldi berri bat egin zen. Programa horri esker, Gasteizko Mendizabala LHIIko ikasle talde batek (Ikaslan Araba) in situ ezagutu ahal izan zituen Zaldiarango Telekomunikazio Zentroko instalazioak eta funtzionamendua.

LANBIDE-HEZIKETAKO DON BOSCO ZENTROKO IKASLEEK JAIZKIBELEKO ZENTROA BISITATU DUTE

2019.eko maiatzak 29

GEK

Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko dugun konpromisoaren barruan, joan den ostiralean, maiatzak 14, Itelazpik EAEko hezkuntza-sektoreari eskaintzen dion bisita gidatuen programako beste jardunaldi bat burutu genuen. Hala, Errenteriako Don Bosco LHIIko ikasleen talde batek, irakasleekin batera, Jaizkibeleko Telekomunikazioetako Zentroaren instalazioak bisitatu zituen.

Itelazpik LH Parke III.Foroan parte hartu du

2019.eko martxoak 14

GEK

IItelazpik pasa den martxoak 12an LH Parke III. Foroan parte hartu du, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak IKASLAN eta HETEL lanbide heziketarako elkarteen lankidetzarekin antolatutako topaketan. Jardunaldiak, Batxilergoko 800 bat ikasle hartu ditu eta LH-ko ikasketenganako gazteenen interesa handitzea du helburu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologia Parkeetako muturreko enpresak bisitatuz.

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux