Menu

Albisteak | Itelazpi Saria

Ruben Sáenz Estebanek irabazi du 2019ko Itelazpi Saria EAEn Gauzen Interneteko sare bat garatzeko eta zerbitzuak ezartzeko LoRawan teknologiaren parametro teknikoak aztertzen dituen gradu amaierako lanagatik

2019.eko ekainak 11

Gauzen Interneta Itelazpi Saria Teknologia Telekomunikazioak

  • Itelazpi Sariak Bilboko Ingeniaritza Eskolako telekomunikazioetako gradu edo master amaierako lanik onena saritzen du.
  • Edizio honetan saritutako lanak EAEko lurraldean Gauzen Interneteko sare bat ezartzeko parametro tekniko nagusiak aztertu eta garatu egiten ditu LoRawan teknologia erabiliz.

ÁLVARO GABILONDO INGENIARI GAZTEAK IRABAZI DU ITELAZPI SARIA TELEBISTA DIGITALERAKO TEKNOLOGIA BERRI BATEKIN

2018.eko maiatzak 31

Itelazpi Saria Teknologia Telekomunikazioak

Teknologia horren inguruko azterlanak espektro irrati-elektrikoaren erabilera eraginkorragoa, kontsumo energetiko baxuagoa eta kostuen murrizketa ahalbidetuko ditu. Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Master Amaierako Lan onenaren saria lortu du eta, atzo goizean, Itelazpiren zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak eta eskolako zuzendaria den Enrique Amezuak eman zioten saria.

Tabletak eta ordenagailu eramangarriak bezalako gailu elektroniko mugikorretan LDM teknologiak duen eraginkortasunari buruzko azterlan batek irabazi du Bilboko Ingeniaritza Eskolak ematen duen Itelazpi saria.

2017.eko ekainak 21

Berrikuntza Itelazpi Saria Teknologia Telekomunikazioak

Joan den ekainaren 2an, Eneko Iradier Gilek, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzan graduduna, Gradu Amaierako Lan Onenaren 2017ko Saria jaso du; hala, sariaren 8. Edizioa ospatu da aurten. Saria emateko ekitaldia Eskolako Graduen Aretoan egin zen eta ekitaldira Itelazpiko zuzendari nagusia den Juan José Baños eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria den Enrique Amezua joan ziren.

LDM TEKNOLOGIA BERRIA ERABILIZ TELEBISTA DIGITALAREN IRRATIDIFUSIOA ARDATZ DUTEN BI LANEK IRABAZI DUTE 2016KO ITELAZPI SARIA

2016.eko ekainak 1

Berrikuntza Itelazpi Saria Teknologia Telekomunikazioak

Itelazpik, 2016ko azken edizio honetan ere, Gradu Amaierako Lan Onenarentzako saria entregatu du. Saria emateko ekitaldia Eskolako Gradu Aretoan egin zen. Bertan izan ziren Juan Jose Baños Itelazpiko zuzendari nagusia eta Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko zuzendaria Enrique Amezua. Biek ala biek bertaratutakoei zuzendu zizkieten hitzetan, Itelazpiren eta Unibertsitatearen baterako lana nabarmendu zuten; izan ere, lan horren helburua gazteen ekimena, ikerketa zientifikoa eta berrikuntza sustatzea da, prestakuntzan, komunikazio gaitasunean eta dibulgazioan rol erabakigarria jokatuz.

LDEren eta Mugikorretako LTE teknologiaren arteko bizikidetza ahalbidetzen duen ikerketa batek Itelazpi saria lortu du

2014.eko ekainak 25

Internet Itelazpi Saria LTD Teknologia Telekomunikazioak

Jon Barrueco Gutiérrezek, UPV/EHUko Telekomunikazio Ingeniaritzako ikasleak, proiektua garatu du Jon Barrueco Gutierrezek, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak urtez urte telekomunikazio-zerbitzuetan espezializatutako Itelazpi euskal enpresa publikoaren babespean ematen duen karrera amaierako proiektu onenaren saria lortu…

Gehiago irakurri

Itelazpi Saria Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko proiektu bati, uhin ertaineko etorkizuneko irratiaren estaldura hobetzen duena

2012.eko ekainak 26

Itelazpi Saria Teknologia Telekomunikazioak

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Unai Meabe ikasleak, energia eta kostuaren aurreztea lor dezakeen informatikako aplikazioa sortu du, seinale-mailaren iragarpenak hobetu zehaztu eta irrati-difusio zerbitzu berriak bikaintasunez planifika ditzakeena. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Unai…

Gehiago irakurri

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux