Menu

Albisteak | LTD

ITELAZPIk aurre egiten dio Alarma estatuko lehen hilabeteari, une oro funtsezko zerbitzuak bermatuz

2020.eko apirilak 17

FM Irratia LTD Telekomunikazioak TETRA sarea

  • Konfinamenduko lehen hilabetea gaindituta, Itelazpik eta FMko, LTDko eta komunikazio kritikoetako funtsezko zerbitzuak bermatzen jarraitzen du, kalitate eta jarraipeneko konpromisoak mantenduz.
  • ITELAZPIk une oro bere langile eta kontratatutako langileen osasuna babestu eta era berean beraien osotasuna bermatzeko gomendatutako segurtasun-neurriak ezarri ditu.

UNIREDEKO PRESIDENTEA ETA ITELAZPIKO ZUZENDARI NAGUSIA DEN JUAN JOSÉ BAÑOSEK ELKARRIZKETA BAT EMAN DU CINE&TELE ATARIARENTZAT.

2017.eko otsailak 15

LTD

Urtarrilean, UNIREDeko presidentea den Juan José Bañosek elkarrizketa bat eman zuen ikus-entzunezko atari espezializatu batentzat, CINE&TELE atariarentzat, hain zuzen ere. Elkarrizketa horretan, telebistarako doako sarbide unibertsalaren inguruko gaurkotasun-gaiak jorratu ziren. Hala, joan den azaroaren 14an, gai horiek eztabaidatu ziren “Telebista unibertsal eta doakoaren alde” izeneko UNIRED I FOROan. Foro hori Europako agintarien ordezkaritzaren Madrileko egoitzan egin zen eta broadcasting merkatuko eragile garrantzitsu asko bildu zituen.

UNIRED Telebista Irekia taldean sartzen da, ikus-entzunezko sektoreko industria, erabiltzaileak eta sindikatuak babestuz, sarbide unibertsaleko eta kalitatezko Lurreko Telebista Digital irekiaren alde.

2016.eko azaroak 30

Dibidendu Digitala LTD

Madrilen, 2016ko azaroaren 21ean.
Joan den azaroaren 14an, UNIREDek ikus-entzunezko sektorearen ordezkaritza zabal bat bildu zuen “UNIRED I FOROA – Telebista Unibertsal eta Doakoaren alde” jardunaldian; horren ostean, elkarteak Lurreko Telebista Digitala defendatzeko ekimenak bultzatzen jarraitzen du, oraingoan, Telebista Irekia taldean sartuz. Atzoko jardunaldian, taldea Industria Batzordearen aurrean aurkeztu zen eta hauek dira taldea osatzen dutenak: UTECA, Cellnex, Fenitel, Televés, FAPAE, CCOO, Kazetarien Sindikatua, Unired, Telebistaren Akademia, PATE, Komunikazioaren Erabiltzaileen Elkartea, ICMedia eta Tryo.

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux