Menu

Albisteak | Telekomunikazioak

ITELAZPIk 2016-2020 legegintzaldiko memoria argitaratu du

2020.eko urriak 8

Telekomunikazioak

ITELAZPIk bere Legegintzaldiko Memoria argitaratu berri du. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren XI. legegintzaldiko mugarri eta helburu nagusiak jasotzen dira, 2016ko azarotik 2020ko irailera bitartekoak. Dokumentuak aurreko legegintzaldietan izandako martxa ona berresten du. Aldi horretan, sozietate publikoa Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzari atxikita egon da. Sozietatearen Administrazio Kontseiluko presidentea Nerea López-Uribarri izan da, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea, eta presidente orde Xabier Arrieta, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaria. Zuzendaritza nagusia, berriz, Juan Jose Baños y Matxalen Lauzirika izan da, 2017ko abenduaren 22an lehenengoa ordeztu zuena.

ITELAZPIk Euskadiko 2. dibidendu digitala osatu du

2020.eko urriak 1

#DD2Euskadi Telekomunikazioak

Gaur goizaldean, Itelazpiko teknikariek aldi bereko emisioak eten dituzte Araban eta Gipuzkoan, eta zorrotz bete dute prozesuaren normalizazioaz arduratzen den Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak ezarritako egutegia. Horrela, EiTB Taldearen emisio publikoak behin betiko kanaletan soilik sintonizatu ahal izango dira: 45 eta 48, hurrenez hurren. Bizkaiaren kasuan, oro har, liberalizazio-prozesuak ez du eraginik izan, emisioak 49 kanalaren azpitik baitaude (35 kanala).

ITELAZPIk bikaintasun-maila mantentzen du bere enpresa bezero eta hornitzaileen artean

2020.eko irailak 14

Telekomunikazioak

Itelazpik etengabeko hobekuntzarako duen politikaren arabera, bi urtean behin bere bezero eta hornitzaile diren enpresei inkesta egin zien emandako zerbitzuen funtsezko atalei buruz eta hainbat arlotan hartutako konpromisoei buruz, hala nola ingurumenean, pertsonen osasunean eta segurtasunean edo kudeaketaren gardentasunean. Aurten ere, Itelazpik aurreko inkestetan lortutako emaitza bikainei eutsi die. Horri guztiari esker, kualifikazio handiko giza talde batek, enpresa hornitzaileekin batera, zerbitzuak profesionaltasun eta konpromiso handienarekin ematen ditu.

ITELAZPIk aurre egiten dio Alarma estatuko lehen hilabeteari, une oro funtsezko zerbitzuak bermatuz

2020.eko apirilak 17

FM Irratia LTD Telekomunikazioak TETRA sarea

  • Konfinamenduko lehen hilabetea gaindituta, Itelazpik eta FMko, LTDko eta komunikazio kritikoetako funtsezko zerbitzuak bermatzen jarraitzen du, kalitate eta jarraipeneko konpromisoak mantenduz.
  • ITELAZPIk une oro bere langile eta kontratatutako langileen osasuna babestu eta era berean beraien osotasuna bermatzeko gomendatutako segurtasun-neurriak ezarri ditu.

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux