Menu

Albisteak

LANBIDE-HEZIKETAKO SAN JORGE ETA IURRETA ZENTROETAKO IKASLEEK OIZKO ZENTROA BISITATU DUTE

2019.eko maiatzak 28

GEK

Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko dugun konpromisoaren barruan, joan den ostiralean, maiatzak 17, Itelazpik EAEko hezkuntza-sektoreari eskaintzen dion bisita gidatuen programa abiarazi zen. Hala, Santurtziko San Jorge LHIIko eta Iurreta LHIIko ikasleen talde batek, irakasleekin batera, Oizko Telekomunikazioetako Zentroaren instalazioak bisitatu zituen. Aipatutako bi hezkuntza-zentro horiek daude Ikaslan Bizkaian sartuta, hau da, lanbide-heziketa eskaintzen duten Bizkaiko Lurralde Historikoko zentro publikoen elkartean. Aldi berean, Ikaslan Bizkaia Ikaslan Euskadiko kide da eta azkenengo horrek lankidetza-hitzarmen bat du Itelazpirekin.

Bisitan zehar, telekomunikazioetako zentroko ekipoen gela guztiak ezagutzeko aukera izan zuten eta, bertan, energia, garraio, TETRA eta difusioko sistemen inguruko azalpenak eman zizkieten. Plantako sistemak ezagutu ostean, komunikazioetako dorrea azaldu zen eta sistema erradiatzaile guztiak birpasatu zituzten (loturak, tetra, fm, ltd, etab.).

Bisitaren azkenengo partean, norbera babesteko sistema nagusiak gogorarazi ziren (NBEk, arnesa, kako bikoitza, segurtasun-soka) eta Itelazpik Lan-segurtasun eta Osasuneko arriskuak murrizteko burutzen dituen ekintzak azaldu ziren, baita ingurumenaren eremuan burutzen dituenak ere.

ITELAZPItik, espero dugu interesa erakartzen jarraitzea euskal gizartean oro har eta gure inguruneko hezkuntza-zentroetan bereziki; izan ere, horiei ahalik eta arretarik onena ematea espero dugu Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko daukagun konpromisoaren barruan.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux