Menu

Albisteak

LTDaren planaren gaineko entzunaldi publikoa ezarri da behin betiko onetsi aurretik

2019.eko urtarrilak 29

Aurrerapen Digitalerako Estatuko Idazkaritzak entzunaldi publikorako argitaratu egin du LTDaren Plan Tekniko Nazionala onetsiko duen Errege Dekretuaren proiektua.

LTDaren Plana oinarrizko tresna da 2. dibidendu digitala burutu ahal izateko eta hori onetsiko duen Errege Dekretuaren proiektuaren gaineko entzunaldi publikoa ezarriko da behin betiko argitaratu aurretik. Horrela, inplikatutako eragile desberdinek aukera izango dute azkenengo ekarpenak egiteko behin betiko argitaratu baino lehen. Hori iragarri zuen joan den asteartean Ekonomia eta Enpresa Ministerioak, Aurrerapen Digitalerako Estatuko Idazkaritzaren bidez, hori baita gai horretan eskumena duena.

Zirriborroak sektorean interes handiena eragin duten alderdiak eta gaiak aurreratzen ditu: sub-700Mhz bandaren eskuragarritasuna LTD zerbitzuentzat eta zerbitzu horien eboluzio teknologikoa. Lehenengo kontuari dagokionez, argitaratutako zirriborroak sub-700Mhz bandaren eskuragarritasuna bermatzen du LTDeko zerbitzuentzat, gutxienez, 2030era arte. Eboluzio teknologikoari erreparatuz, planak aurreikusten du igorpen guztiak izan behar direla HD kalitatezkoak 2023tik aurrera eta LTDaren eboluzio teknologikoaren aldeko esparru bat ezartzen du. Horrekin, hargailuen fabrikatzaileei eskatzen die, 6 hilabeteko epean, igorpenak definizio altuan jaso ditzaketen unitateak soilik banatzeko. Gainera, 24 hazbete baino gehiagoko gailuek UHD (ultra definizio altua) kalitatean sintonizatu beharko dituzte igorpenak eta horiek DVB-T2n jasotzeko gai izan beharko dira, HbbTV-n oinarritutako online zerbitzuekin bateragarriak izateaz gain.

Itelazpi ekarpenak egiteko prozesuan dago jada; izan ere, banakako ekarpenez gain, kide den Irrati-komunikazioko Operadore Autonomikoen UNIRED Elkartetik ari dira ekarpenak egiten.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux