Menu

Albisteak

Markel Urkijo, Itelazpik antolatutako #EmakumeaTeknologian argazki-lehiaketaren irabazlea

2020.eko azaroak 25

Berdintasuna Teknologia

  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuorde Polentzi Urkijok genero-berdintasunaren aldeko konpromisoa irudikatzen duen saria eman du Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean.
  • Argazki irabazleak Itelazpik genero-berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko argitaratzen duen 2021eko mahaiko egutegiaren azala ilustratuko du.


Markel Urquijoren argazkiak #EmakumeaTeknologian argazki lehiaketa koroatzen duten bi kontzeptuen arteko sinbiosia islatzen du eta emakumea eta teknologia kontrajartzen dituen estereotipoa naturaltasunez eta sendotasunez desegiten du. Lehiaketa Itelazpik antolatzen du urtero, sozietate publiko honek Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruan egiten dituen jardueren esparruan, eta 2021erako mahaiko egutegi batean gauzatuko da. Azalean, irudi irabazlea izango da protagonista, bai eta beste hamar argazki ere urteko hilabete bakoitzeko, guztiak ere emakumearen eta teknologiaren arteko harremana ikusaraziz eta normalizatuz.

Polentzi Urkijok, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Sailburuordeak, eta Matxalen Lauzirikak, Itelazpiko Zuzendariak, entregatu diote saria irabazleari, Zamudioko Parke Teknologikoan (Bizkaia), Itelazpiren instalazio nagusietan egindako ekitaldian.


Ekimen honetan parte hartu dute Donostiako Eureka! Museoak eta Labek, berrikuntza gastronomikoko laborategiak (Basque Culinary Center). Bi erakunde horiek teknologia- eta berrikuntza-erreferenteak dira Euskadin, eta konpromiso argia dute sektore zientifikoetan eta teknologikoetan emakumea sustatzeko beren jarduera-ardatzen barruan.

Albiste Guztiak