Menu

Albisteak

MARTXOAREN 8a, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. EMAKUNDEREN “ERABAKITZEN DUDANA IZANGO NAIZ” KANPAINARA BATU DA ITELAZPI

2019.eko martxoak 8

Berdintasuna

Itelazpik hainbat urte daramatza berdintasunaren aldeko konpromiso sendoa hartuta, berdintasun handiagoko gizartea lortzen laguntzen. Itelazpik Berdintasun Planaren bitartez bideratzen ditu bere ekimenak. Planaren hirugarren edizioa izango du aurtengoa eta 2016-2022 bitartean gauzatuko da.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Eusko Jaurlaritzak 2030era begira abian jarritako Euskadi Basque Country Agendan bildutako Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bosgarrenarekin erlazionatuta dago zuzenean: “Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea”. Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den heinean, berdintasunaren aldeko konpromiso sendoa hartu du, berdintasun handiagoko gizartea lortzen lagunduz.

Hori dela eta, berdintasun-politiken erakunde gidaria eta bultzatzailea izanik, Itelazpi Emakunderen “Erabakitzen dudana izango naiz” kanpainara batu da. Aurten emakume nahiz neska guztien ahalduntzean oinarritzen da kanpaina, eta haien etorkizuna genero-mugarik gabe eta askatasun eta berdintasun osoz erabakitzeko eskubidean.

Ekimen horretan laguntzeko xedez, zuekin partekatu nahi ditugu gizarte osoari eskubide horiek bermatzeko deia egiten dion kanpaina eta Emakundek horretarako bidalitako materiala:

Bideoa ikusi

Kartel guztiak ikusi

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux