Menu

Albisteak

MARTXOAREN 8a, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. ITELAZPI EMAKUNDEREN “KATERIK GABE, KATEAN” KANPAINARA BATU DA

2020.eko martxoak 2

Berdintasuna

  • • Itelazpik hainbat urte daramatza berdintasunaren aldeko konpromiso sendoa hartuta, berdintasun handiagoko gizartea lortzen laguntzen.
  • • Itelazpik 2019-2022 Berdintasun Planaren bitartez bideratzen ditu bere ekimenak.

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Eusko Jaurlaritzak 2030era begira abian jarritako Euskadi Basque Country Agendan bildutako Garapen Iraunkorrerako Helburuetako bosgarrenarekin lotuta dago zuzenean: “Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea”. Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa den heinean, berdintasunaren aldeko konpromiso sendoa hartu du, berdintasunean oinarritutako gizartea lortzen lagunduz.

Hori dela eta, Itelazpi berdintasun-politiken erakunde gidaria eta bultzatzailea izanik, Emakunderen “Katerik Gabe, Katean” kanpainara batu da. Aurten kanpainak berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko deia egin nahi du.

Ekimen horretan laguntzeko xedez, zuekin partekatu nahi ditugu gizarte osoari eskubide horiek bermatzeko deia egiten dion kanpaina eta Emakundek horretarako bidalitako materiala.

Ikusi bideoa:

https://youtu.be/2bxx0rzowOo

Baliabideak deskargatzea (kartelak, bannerrak, etab.):

https://www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/2020ko-martxoak-8/

Albiste Guztiak

Interneteko gune honetan, garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileen pribatutasunari. Horregatik, jakinarazten dizugu hemen cookieak erabiltzen ditugula, propioak eta hirugarrenenak, hainbat gauzatarako, zehazki: erabiltzaileari Interneteko gune honek eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak ematea ahalbidetzeko, gure erabiltzaileen bisitei buruzko datu anonimoak eskuratu eta gunea hobetzeko eta, azkenik, hirugarrenek (Google eta Facebook) erabiltzaileei beren interesekin bat egingo duen publizitatea erakusteko, beren nabigazio-lehentasunen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, sartu hemen. Cookieak “onartu” botoia sakatuz onar ditzakezu, edo, bestela, cookien konfigurazioa aldatu, cookien konfigurazioa sakatuz.

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux