Menu

Albisteak

“MEKATRONIKA DENONTZAT” ARGAZKIAK IRABAZI DU ITELAZPIREN 2019KO BERDINTASUNERAKO EGUTEGIAREN I. LEHIAKETA

2018.eko uztailak 11

Berdintasuna

Argazki Irabazlea. Miguel Altuna Institutua (Bergara)

Miguel Altuna Lanbide-heziketako zentrotik (Bergara, Gipuzkoa) bidalitako argazkia agertuko da Itelazpiren Berdintasunerako hurrengo egutegiaren azalean.

Bergarako Miguel Altuna Lanbide-heziketako zentrotik bidalitako eta “Emakumeak teknologian” lelodun lehiaketaren irabazlea den “Mekatronika denontzat” argazkia agertuko da Itelazpiren Berdintasunerako hurrengo egutegiaren azalean, hau da, 2019ko edizioan. Saria BBK Live jaialdirako bi sarrera dira, ekitaldiaren antolakuntzak horiek laga dituenak, horrela ekimenarekiko konpromisoa erakutsiz.

Itelazpik biziki eskertu nahi die parte hartu duten pertsona guztiei eta horien hezkuntza-zentroei ekimen honetan aktiboki parte hartuz erakutsi duten konpromisoa. Halaber, telekomunikazioen arloan genero-berdintasunaren aldeko apustua egiten jarraitzera gonbidatzen ditugu.

BBK Live 2 sarreren irabazlea (Miguel Altuna Institutua)
Andra Mari Galdakao BHI (Galdakao)
Andra Mari Galdakao BHI (Galdakao)
Bidebieta LHII (Basauri)
CIFP Mendizabala (Gasteiz)
CIFP Mendizabala (Gasteiz)
Bidasoa LHII (Irun)

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux