Menu

Albisteak

MENDIZALETASUNA ETA ESPAZIO NATURALAK SUSTATUKO DITU ITELAZPIK, KARRANTZA HARANA MENDI-MARTXAN

2019.eko maiatzak 28

Ingurumena

FVM-EMFrekin sinatutako hitzarmenaren baitan sartzen da ekimena, mendiko jarduerak garatzea eta espazio naturalak sustatzea xede duena. Edizio honek hiru ibilbide izango ditu, 42, 27 eta 16 km-koak, azken hori txikienentzat izango delarik.

Datorren larunbatean, ekainaren 8an, ibilbide luzeko martxen euskal zirkuituan www.zirkuitua.com sartzen den KARRANTZA HARANA martxaren XVI. edizioa ospatuko da. Itelazpik urteak daramatza martxa hori babesten eta edizio honetan FVM-EMFrekin sinatutako hitzarmenaren esparrutik egingo du (albistea ikusteko esteka). Hitzarmen horri esker, Arabako eta Gipuzkoako beste bi martxa ere babestu dira: XXXVIII KANPEZU 2019 eta XLVII ANDOAINGO IBILALDIA.

Oraingo honetan, KARRANTZA HARANA martxak hiru ibilbide izango ditu:

  • 16 km-ko martxa laburra (+700 m-ko garaiera aldea).
  • 27 km-ko martxa ertaina (+1750m-ko garaiera aldea).
  • 42 km-ko martxa luzea (+2580m-ko garaiera aldea).

Itelazpik laguntza logistikoa emateko materiala lagako du, TETRA sarea erabiltzen duten komunikaziorako 6 terminal lagatzeaz gain. Hala, komunikazioa etenik gabea eta segurua izango da estaldura mugikorrik ez dagoen eremuetan. Gure orografian nagusi diren inguru naturalak ezagutzera ematen eta sustatzen laguntzen duten mendi-martxak babestuz, Itelazpik inguru naturalari gure jardunak, eskakizun tekniko eta teknologikoen ondorioz saihetsezina denak, kentzen diona bueltatzeko bide bat lortzen du. Hori guztia, gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa oinarri hartuta, euskal sektore publikoaren parte garenez, erantzukizunez hartu baitugu konpromiso hori.

Esteka interesgarriak:

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux