Menu

Albisteak

Ministro Kontseiluak onartu du LTDaren Plan Tekniko Nazionala (LTDPTN)

2019.eko ekainak 21

#DD2Euskadi Dibidendu Digitala Telekomunikazioak

  • LTDPTNa argitaratzeak ahalbidetzen du bigarren dibidendu digitala hastea; prozesu horrek LTDaren emisioak birkokatuko ditu, eta zerbitzu mugikorren belaunaldi berria -5G izenekoa- abiatzea ahalbidetuko du.
  • Beste puntu garrantzitsu batzuen artean, Planak barne hartzen ditu fase bakoitzaren gauzatze-epeak eta emisio-kanal berriak.
  • Itelazpik #DD2_Euskadi izeneko komunikazio-plana abiatuko du, inplikatutako kolektibo guztiak informatuta egon daitezen.

Gaur goizean –ekainak 21-, Ministro Kontseiluak onartu du LTDaren Plan Tekniko Nazionala, eta horren bidez hasiera eman dio Bigarren Dibidendu Digitalari. Honek kanal berrietara mugituko ditu LTDaren emisioak, eta horren bidez ahalbidetuko du telefonia mugikorraren 5. belaunaldia hedatzea libre geratzen diren frekuentzietan. Beste puntu batzuen artean, plana ezartzen du zer kanal berritan sintonizatu ahal izango diren ukituta geratzen diren emisioak. EAEri dagokionez, EITB Taldearen emisio publiko autonomikoak Araba eta Gipuzkoan soilik aldatuko dira; Bizkaikoak, berriz, lehengo kanalean (35) mantenduko dira, eta, hortaz, ez dute aldaketarik izango. 2020ko ekainaren 30ean, emisioak birkokatuta egon beharko dira eta bukatutzat emango da prozesua.

Emisio estatalak

Eusko Jaurlaritzak, hiru Aldundiek eta Eudelek sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, eremu estataleko emisio publiko eta pribatuen kudeaketa Itelazpiri dagokio EAEko lurralde-eremu jakin batzuetan, alegia, orografia konplexua duten eremuetan eta biztanleria-dentsitate txikiko eremuetan. Baldintza horiek oztopatzen dute eskaintza pribatuaren hedapena, eta, hortaz, arriskuan jartzen dute LTDaren unibertsalizazio printzipioa. Itelazpik, bokazio publikoa duenez, bere gain hartzen du beharrezkoa den estaldura eremu horietan emateko ardura, bai emisio publikoei dagokienez eta bai emisio pribatuei dagokienez, biztalneriaren % 100ek zerbitzua izan dezan.

#DD2_Euskadi

LTDPTNaren argitalpenarekin batera, Itelazpik #DD2_Euskadi izeneko komunikazio-plana abiatzen du, gure interes-taldeak informatuta izateko prozesu garrantzitsu honetaz. Planaren komunikazio-kanal nagusia webgune korporatiboaren atal berri bat izango da, hots, bigarren dibidendu digitalari buruzko atal bat, informazio orokorra eta aurrerapenaren egoera jasoko dituena. Gure twitter kanalaren bitartez (@itelazpi) prozesuaren gertaera garrantzitsuaren berri emango dugu. Alor instituzionalean, Udalek zuzeneko informazioa jasoko dute aldi bereko emisio-aldiez. Bukatzeko, protokolo bat ezarriko da antena kolektiboak egokitzeaz arduratzen diren telekomunikazio-instalatzaileen elkarteekin koordinatzeko, prozesuaren gauzapen egokia bermatzeko.

Esteka interesgarria:

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux