Menu

Albisteak

Ruben Sáenz Estebanek irabazi du 2019ko Itelazpi Saria EAEn Gauzen Interneteko sare bat garatzeko eta zerbitzuak ezartzeko LoRawan teknologiaren parametro teknikoak aztertzen dituen gradu amaierako lanagatik

2019.eko ekainak 11

Gauzen Interneta Itelazpi Saria Teknologia Telekomunikazioak

  • Itelazpi Sariak Bilboko Ingeniaritza Eskolako telekomunikazioetako gradu edo master amaierako lanik onena saritzen du.
  • Edizio honetan saritutako lanak EAEko lurraldean Gauzen Interneteko sare bat ezartzeko parametro tekniko nagusiak aztertu eta garatu egiten ditu LoRawan teknologia erabiliz.

Gaur goizean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Itelazpi Sariaren edizio berria ospatu egin da. Saria 1.500 eurokoa da eta telekomunikazioetako gradu amaierako lanik onena aitortzen du; zehazki, deialdi honetan, Ruben Sáenz Esteban ikasleak lortu du saria. Eskolako zuzendaria den Enrique Amezuak eta Itelazpiko zuzendari nagusia den Matxalen Lauzirikak zuzendu dute saria emateko ekitaldia eta, haiekin batera, hautagaitzak ebaluatu dituzten irakasleak egon dira.

Edizio honetan saritutako lanak EAEko lurraldean Gauzen Interneteko sare bat ezartzeko parametro tekniko nagusiak aztertu eta garatu egiten ditu LoRaWAN teknologia erabiliz; hain zuzen ere, teknologia hori Itelazpirentzat interes berezikoa da administrazioaren zerbitzuetarako teknologia horretan oinarritutako sarearen potentziala aztertzen ari delako. Gauzen Internet, adimen artifizialarekin edo big datarekin batera, iraultza industrial berria, hau da, Industria 4.0 gisa ezagutzen ari dena eragiten ari diren teknologia nagusietako batzuk dira eta, bere garaian makinekin, elektrizitatearekin eta ordenagailuekin gertatu zen bezala, aro tekniko-ekonomiko berri bat ekarriko dute.

Itelazpi Sariak islatzen du euskal gizartearekiko daukagun konpromiso irmoa eta, kasu honetan, konpromiso hori irakaskuntzaren eremuan gauzatzen da, hori baita telekomunikazioetako ingeniarien etorkizuneko belaunaldiak trebatzen dituena.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux