Menu

Albisteak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak Itelazpi bisitatu du.

2017.eko martxoak 8

GEK Telekomunikazioak

Joan den ostegunean, martxoak 2, Gobernuaren bozeramailea eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua den Josu Erkorekak, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea den Nerea López-Uribarrirekin eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria den Xabier Patxi Arrietarekin, ITELAZPIren instalazioak bisitatu zituzten, enpresako zuzendari nagusiaren eskutik, hau da, Juan José Bañosen eskutik.

Eusko Jaurlaritzak du ITELAZPIren titulartasun osoa; hala, Euskadiko irrati-komunikazioko zentroen sare publikorik handienaren kudeaketaz arduratzen da ITELAZPI. Horrez gain, Broadcasting, TETRA eta Ostatatze zerbitzuak ematen dizkie zenbait operadore publiko eta pribaturi, besteak beste, EiTB taldeari. Estatu mailan, UNIRED Elkartearen kide da; elkarte horrek erkidego mailako antzeko eskumena duten telekomunikazioko operadoreak biltzen ditu.

erkoreka_itelazpi_1
erkoreka_itelazpi_2

Bisitak 4 ordu baino gehiago iraun zituen; bisitan zehar, sailburuak ITELAZPIko profesionalak agurtzeko aukera izan zuen eta enpresak Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen egoitza ezagutu ahal izan zuen. ITELAZPIko zuzendari nagusia den Juan José Bañosek ITELAZPIren ibilbide irmoa azaldu zion, gaur egungo errealitatea eta etorkizuneko erronkak, gobernu onaren erreferente publikoa izateko helburua duen enpresa gisa. Bisitaren parte horretan, sailburuak Itelazpik akziodunekiko, gizartearekiko, pertsonekiko, ingurumenarekiko eta kalitatearekiko konpromiso irmoa hartu duen eremuak ezagutu ahal izan zituen.

Geroago, monitorizazio eta kontroleko gelara sartu ziren. Bertan, sailburuak, ITELAZPIko ingeniari baten azalpenekin, kudeatutako ekipamenduari dagokionez egiten ikuskapen-maila altuaz jabetu ahal izan zen, baita ekipamendu horren gainean urrutiko operazioak egiteko duten gaitasunaz ere.

Bisitari amaiera emateko, sailburua eta gainerako agintariak OIZ mendira joan ziren. Izan ere, bertan dago ITELAZPIk kudeatzen duen Telekomunikazioetako Zentroen Sarearen nodo-zentrorik nagusietako bat. Bertan, ITELAZPIko zuzendari teknikoak dauden azpiegitura eta ekipamenduak azaldu zizkien, baita horien funtzionamendua eta aplikatutako segurtasun-neurriak ere.

Bisita amaitzean, sailburuak ITELAZPIko zuzendari nagusia zoriondu zuen sozietatearen martxagatik, berezko zein kanpoko langileek egiten duten lan onari esker lortutakoa. Hala, nabarmendu egin zuen telekomunikazioko haririk gabeko zerbitzuak emateko azpiegiturek gaur egun duten balio estrategikoa. Izan ere, merkatu horren bilakaera oso bizkorra izaten ari da, kontzentrazio-prozesu bereziekin bat.

Intereseko estekak: http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/37106-josu-erkoreka-visita-las-instalaciones-itelazpi

erkoreka_itelazpi_3

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux