Menu

Albisteak

Telebistaren etorkizuna eztabaidatuko da UNIRED-eri esker

2016.eko azaroak 18

LTD

Sektoreko adituak “Telebista Unibertsal eta Doakoaren alde” Foroan bilduko dira.

Madrilen, 2016ko azaroaren 14an.
directores_unired
Ezkerretik eskuinera: Migue Rodriguez (Retegal-eko Zuzendari Nagusia), Wenceslao Sanchez (Gaztela-Mantxa Telecom-eko Zuzendari Nagusia), Iñaki Pinillos (Nasertic-eko Zuzendari Nagusia), Juan José Baños (Unired-eko Lehendakaria eta Itelazpi-ko Zuzendari Nagusia), María Teresa Ortin (Ast-eko Zuzendari Nagusia), Bartomeu Tugures (IB Multimediako Zuzendari Nagusia) y Gonzalo Pansard (Axión-eko Zuzendari Nagusia eta Unired-eko Idazkaria).

Espainian eta Europan Lurreko Telebista Digitalak (TDT) bermatzen duen telebista unibertsal eta doakoaren etorkizuna ez da segurua. Zalantzazko etorkizun hori ikusita, Irrati-difusio eta Telekomunikazioetako Sare-operadoreen Batasunak (UNIRED) “Telebista Unibertsal eta Doakoaren alde” Foroa antolatu du, gaur ospatu dena Espainiako Europar Erakundeen Ordezkaritzaren egoitzan. Foro horretan, adituek Lurreko Telebista Digitalak telebistaren etorkizunean izango duen paperaren inguruan eztabaidatu ahal izan dute, ikus-entzunezko sektorearen bateratasun mailakatuak aztertuz eta ikuspegi desberdinak eskainiz. Hala, guztiek uste dute beharrezkoa dela eskubide hori bermatzen duen esparru arautzaile bat ezartzea Europako mailan.

UNIRED-eko presidentea den Juan José Bañosek eman dio hasiera topaguneari; jardunaldia hasteko, eskerrak eman dizkie hizlariei, topagunean parte hartzeko prest egon direlako modu desinteresatuan. Jarraian, Bañosek sektoreko ordezkaritza handi bat Madrileko Europar Batasunaren bulegoetan elkartzeko lema gogorarazi du: “Telebista Unibertsal eta Doakoaren alde” .

Bañosek argitu du “unibertsaltasunak” esan nahi duela herritar guztiek izango dituztela eskubide berak bizi diren lekua gorabehera. Hortaz, beharrezkoa da, gure sektoretik harago, hiri-gune txikiagoei hiri handiek dituzten komunikazio-sareetarako sarbide-aukera eta abantaila berak ematea. Izan ere, hori da bide bakarra garapen orekatua eta iraunkorra lortzeko. Horrez gain, Bañosek gogorarazi nahi izan du “doakotasunak” esan nahi duela pertsona orok izan behar duela telebista ikusteko aukera, baldintza ekonomikorik gabe. Beraz, kontsumitzaileek askotariko informazio anitza eta erakargarria askatasunez ikusi ahal izatea lehentasunezko helburu bat izan behar da gero eta aurreratuagoa eta modernoagoa izan nahi duen gizarte batentzat.

Bañosek, bere hitzaldia amaitzeko, azpimarratu du eguneraketa teknologikoa irrati-hedatzaile eta sare-operadoreekin bizi dela egunero. Halaber, esan du UNIRED osatzen duten enpresek egindako proposamenaren irmotasuna beste batzuekin freskotasunez eta arintasunez lehiatzeko gai dela.

Espainiako Telebista-arteen eta Zientzien Akademiako Zuzendaritza Batzordearen kidea den Antonio San Josék zuzendu du topagunea, non funtsezko hiru ardatzak jorratu diren: gizarte-lurralde inplikazioa, ikuspegi teknologia eta esparru arautzailea.

“Telebista-zerbitzua eta gizarte-lurralde inplikazioaren” inguruan eztabaidatzeko, Unired-ek aditu hauek izan ditu: Elena Puigrefagut, EBUko (European Broadcasting Union) Koordinatzailea eta Aditu Seniorra Teknologia eta Berrikuntzan; RTVEko Korporazio-zuzendari nagusia den Enrique Alejo eta UTECAko zuzendari nagusia den Andrés Armas eta AUC-eko idazkari nagusia den Bernando Hernández.

Adituek Lurreko Telebista Digitalaren balioak azaldu dituzte bere hitzaldietan; hala, guztiak daude ados Europako mailan esparru arautzaile bat ezarri behar dela, telebista unibertsal eta doakoaren garapena errazten duena, berdintasunean oinarritutako bilakaera teknologikoa sustatuz. Era berean, azpimarratu dute, ikus-entzunezko edukien kontsumoa bilakatu den arren, telebista lineala nagusi dela.

Gero, “Telebistarako sarbidearen ikuspegi teknologikoa” mahaian aditu hauek hartu dute parte: Björn Thegeby, Europar Batzordeko DG Connect Sailaren Komunikazio, Eduki eta Teknologia Sareen Aditu Seniorra; Pere Vila, RTVEko Teknologia, Berrikuntza eta Sistemen Zuzendaria; Alberto Marcos, FORTAKO Ingeniaritza eta Ustiakuntza burua; Gonzalo Pansard, AXIONeko zuzendari nagusia eta UNIREDeko idazkaria; Josep Ventosa, Cellnex telecom enpresako Espainia Negozioko unitate zuzendaria eta Fernando Corredor, Nokia Espainiako Marketin eta Nazioarteko Harremanetako zuzendaria.

Hizlariek egiaztatu dute 2020. Urteak zenbait erronka aurkezten dituela. Hala eta guztiz ere, Ventosak esan duen bezala, erronka horiei aurre egiteko “armarik” onena dugu: “berrikuntza”.

Halaber, Vilak esan du “Lurreko Telebista Digitalak osasun ona duela eta egokitzeko eta teknologikoki bilakatzeko gai dela, beste banaketa-plataforma batzuei aurre eginez”. Horrez gain, Corredorrek, Nokia Espainiako kideak, azpimarratu du, telebista bizitzeko modua denboran zehar aldatu den arren, hori ez dela negatibotzat hartu behar. Izan ere, jakin behar dugu eraldaketa horri esker, aukera berriak sortu eta zabaldu direla Lurreko Telebista Digitalarentzat.

ponentes_foro_unired
Ezkerretik eskuinera: Josep Ventonsa (Cellnex Telecom-eko Espainia Negozio-Unitateko Zuzendaria), Elena Puigrefagut (EBU-ko Teknologia eta Berrikuntza Koordinatzaile Aditu Seniorra), Andrés Armas (UTECAko Zuzendari Nagusia), Pere Vila (RTVEko Teknologia, Berrikuntza eta Sistema Zuzendaria), Björn Thegeby (DG. CONNECTeko Komunikazio Sare, Eduki eta Teknologia Aditu Seniorra), Dimitri Barua (Espainian Europar Batzordeko Prentsa Burua), Juan José Baños (UNIREDeko Lehendakaria eta Itelazpi-ko Zuzendari Nagusia), Fernado Corredor (Nokia España-ko Marketin Zuzendaria), Enrique Alejo (RTVEko Zuzendari Nagusi Korporatiboa), Gonzalo Pansard (Axión-eko Zuzendari Nagusia eta Unired-eko Idazkaria) y Bernardo Hernández (AUCko Idazkari Nagusia).

Azkenik, José Blanco Lópezek, Industria, Ikerkuntza eta Energia Batzordeko eurodiputatu kidea; Carlos Romero Duplák, Telekomunikazioetako eta Ikus-entzunezko Industria Sailburuordea Bruselan dagoen Espainiako Ordezkaritza Iraunkorrean; Alejandra de Iturriagak, CNMCren Ikus-entzunezko Sektorearen eta Telekomunikazioetako zuzendaria eta José Luis Buendíak, Europar Batasuneko Zuzenbide Saileko bazkidea eta Garriguesen Konpetentziakoa eta Garriguesen Bruselako bulegoko zuzendaria, “Europar Batasuneko eta Espainiako esparru arautzailera” hurbildu gaituzte. Azkenengo horrek ohartarazi du, araudia etengabe bilakatzen den arren, oraindik ez dela behar bezain “argia” hori interpretatzeko, eta horrenbestez, aplikatzeko.

Eurodiputatuak aitortu du “lan zaila dugula esku artean eta hori kautelaz egin behar dugu”.

Nolanahi ere, eta telebistaren etorkizuna zalantzagarria bada ere, teknologiak ez du ezarriko zein izango den telebistaren etorkizuna, baizik eta kontsumitzaileek. Mehatxu hori gorabehera, Lurreko Telebista Digitalak lehiatzeko armak ditu eta lehiatuko da, duen nagusitasuna kontserbatuz eta herritar guztien eskubidea den telebista unibertsal eta doako preziatua bermatuz.

UNIRED-eko presidentea den Juan José Bañosek itxi du jardunaldia eta topagunearen lema gogorarazi du: “Telebista unibertsal eta doakoaren alde”. Hala, adierazi du hori begi bistakoa dela eta ez dela horren inguruko zalantzarik egon behar, ezta hori eztabaidatu ere, funtsezko eskubide bat delako. Bañosek azpimarratu nahi izan du sektore honetan “denok sartzen garela” eta, beraz, ez soilik espektroan beharrezkoa den bizikidetza ahalbidetzen duten legeak eta araudiak eskatzeko, baizik eta bilakatzeko eta aurrera egiteko. Horrela, ez da bakarrik ezarritako kontsumo-eredu bat edo telebista ikusteko taldeko kultura finkatua babestu behar, baizik eta balio erantsi handiko segmentu bat, bai jorratzen duen materiagatik, bai deslokalizatu ezin diren milaka enpleguen trebakuntza altuagatik.

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux