Menu

Albisteak

UNIREDEKO PRESIDENTEA ETA ITELAZPIKO ZUZENDARI NAGUSIA DEN JUAN JOSÉ BAÑOSEK ELKARRIZKETA BAT EMAN DU CINE&TELE ATARIARENTZAT.

2017.eko otsailak 15

LTD

Urtarrilean, UNIREDeko presidentea den Juan José Bañosek elkarrizketa bat eman zuen ikus-entzunezko atari espezializatu batentzat, CINE&TELE atariarentzat, hain zuzen ere. Elkarrizketa horretan, telebistarako doako sarbide unibertsalaren inguruko gaurkotasun-gaiak jorratu ziren. Hala, joan den azaroaren 14an, gai horiek eztabaidatu ziren “Telebista unibertsal eta doakoaren alde” izeneko UNIRED I FOROan. Foro hori Europako agintarien ordezkaritzaren Madrileko egoitzan egin zen eta broadcasting merkatuko eragile garrantzitsu asko bildu zituen. Elkarrizketan, Juan Jose Baños Irrati-difusio eta Telekomunikazioetako Sare-operadoreen Batasunaren (UNIRED) izaerari buruz mintzatu da. Horrez gain, enpresa bazkideen inguruan hitz egin du eta beste gai hauek ere izan ditu hizpide: lurreko telebista digitalerako sarbidearen egoera Europan eta zerbitzu horri esleitutako espektroaren bilakaera (700 eta sub-700 Bandak). Izan ere, horren inguruko araudi-aldaketa handiak egin ditu Europako Batzordeak azkenaldi honetan. Elkarrizketa osoa esteka honetan dago eskuragarri (http://www.cineytele.com/2017/02/01/j-j-banos-el-acceso-a-la-television-universal-y-gratuita-es-un-derecho-fundamental/)

noticia-cineytele

Oharra: Horrez gain, elkarrizketa TELEINFORME aldizkariaren 921/922 zenbakian ere jaso da, 38-40 orrialdeetan (Edizio digitala esteka honetan ikus daiteke https://issuu.com/cineinforme/docs/teleinforme_enero-febrero_2017)

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux