Menu

Albisteak

Urriaren 31n amaituko da 2. dibidendu digitala

2020.eko uztailak 1

#DD2Euskadi Telekomunikazioak

  • ETBko kate autonomikoen aldi bereko emisioak irailaren 30era arte mantenduko dira.
  • ITELAZPIk prozesuaren azken txanpari aurre egingo dio, zentro txikiak egokitzea baino ez da falta. Sarearen zati nagusia osatuta dago.
Día Mundial Telecomunicaciones

Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzak, azken belaunaldiko komunikazio mugikorrak erabiltzeko 700 Mhz frekuentzia-bandaren liberalizazio-prozesua arautzeaz arduratzen denak, prozesuaren amaiera-data zehaztu du; data hori urriaren 31n izango da. Frekuentzia-banda hori Lurreko Telebista Digitalaren zerbitzuek bete dute, eta behealdean emitituko dira. Instalazioen egokitzapena errazteko, emisio zaharrak eta berriak elkarrekin bizi izan dira denbora-tarte batean, eta euskal telebista autonomikoaren kasuan, irailaren 30era arte izango da.

COVID-19ren osasun-krisiaren ondorioz epeak aldatu izanak ez dio ITELAZPIri prozesua planifikatutako baldintzetan garatzea eragotzi. Aurreko urteko irailetik aurtengo lehen hiruhilekora arte ezarritako epeak zehatz-mehatz gauzatzea funtsezkoa izan da gune garrantzitsuenak estaltzen dituen sarearen zati nagusia lortzeko. Azken hilabete hauetan, ITELAZPIk egokitzapen txikiak egingo ditu, eta prozesua amaitutzat emango du ezarritako denbora-muga berriaren barruan.

Albiste Guztiak

WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux