Menu

Albisteak

ZIENTZIA ASTEAK ESPAZIO BAT ESKAINIKO DIO TELEBISTA DIGITALARI

2018.eko azaroak 7

Telekomunikazioak

Bilboko Ingeniaritza Eskolako TSR taldeak modu dibulgatzailean hurbilduko ditu telebista digitalaren zokoak Zientzia Astearen esparruan.

TSR ikerketa-taldea (Seinalearen Tratamendua eta Irrati-komunikazioak / Signal Processing and Radiocommunication) Bilboko Ingeniaritza Eskolako Telekomunikazioetako Ingeniaritza Sailaren barruan dago eta telebista digitalari eskainitako txoko bat izango du Zientzia Astean. Bertan, beste teknika batzuen artean, telebistan, adibidez, informazio meteorologikoa emateko asko erabiltzen den kromaren teknikarekin esperimentatu ahalko da. Teknika horrekin, pertsona bat koka daiteke atzean hondo berdea duelarik eta telebistan gaiaren araberako hondo bat proiekta daiteke, esate baterako, eguraldiaren mapa bat. Itelazpin Eskolarekin duela zenbait urte ezarritako hitzarmenaren bidez kolaboratzen duten praktiketako langileek herritarrei eskaintzen zaizkien azalpenetan hartuko dute parte irakasleekin batera.

Zientzia Astea azaroaren 7tik 11ra ospatzen da; hain zuzen ere, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVIII. Astea Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du inguruan duten horrekiko jakin-mina duten pertsona guztientzat, gazteak edo nagusiak, haurrak edo nerabeak diren gorabehera, aukera izan dezaten zientzia ikusteko, sentitzeko eta horren inguruko azalpenak entzuteko egunero zientziarekin lan egiten duten horiengandik, baita horiekin mintzatzeko ere. Zientzia Asteak zenbait egoitza izango ditu: Bizkaiko Bilboko Aretoan; Donostiako Tabakaleran; Gasteizko Bibat Museoan; Barakaldoko Clara Campoamor Auzo Etxean eta Eibarko Portalea Kultur Etxean.

 

Albiste Guztiak

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y ofrecer contenidos y funcionalidades extras. Al continuar navegando entendemos que aceptas nuestra Política de Cookies. Acepto

ACEPTAR
Aviso de cookies
WordPress Appliance - Powered by TurnKey Linux