Gureak diren 200 komunikazio-zentro baino gehiago kudeatzen ditugu, euskal geografian barrena banatuta daudenak
Azpiegiturak partekatzea ingurumenarekiko daukagun gure konpromisoaren baitan dago, bere aplikazioak komunikazio-zerbitzuen ezarpenean natur inguruak modu arrazionalean erabiltzea errazten baitu.
Honela kudeatzen dugu zentro bat
Zentro guztiak kalitate eta erabilgarritasun maila handiko telekomunikazio zerbitzuak emateko diseinatu eta hornituta daude. Azpiegituren kontserbazio egokia eta hornikuntza elektrikoa funtsezko faktoreak dira zentro bakoitza kudeatzeari dagokionez.