
Irrati eta telebista-seinaleak garraiatzeko eta hedatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan
EiTB erakunde publikoa da gure zerbitzuen erabiltzaile nagusia; hala ere, badira hainbat irrati-hedatzaile pribatu ere euren seinaleen hedapena ITELAZPIren ardurapean uzten dutenak. Horrez gain, eta Eusko Jaurlaritzak hala aginduta, LTD unibertsalizatzeari ekin diogu, eta horrek estatuko multipleen estaldura 190 kokaleku baino gehiagora zabaltzea ekarri du.
LTD kanalen eta FM frekuentzien hedapena teknologiarik abangoardistenean bermatzen da, eta jarraikitasun indizerik altuenak mantentzen dira, gainera irratidifusoreak berak kontrolatu ditzakeelarik, gure kudeaketa eta monitorizazio sisteman on line sarbidearen bitartez.
Zentro propioek zein hitzarmendutakoek 240 kokaleku baino gehiago dituen sarea osatzen dute, eta horietan daude euskarrituta hedatze-zerbitzuak. Era horretan, Euskadiko herritarrei erabateko estaldura ematen zaiela bermatzen da.