Itelazpik 240 telekomunikazio zentro baino gehiago kudeatu eta mantentzen ditu
Zentro guztiak kalitate eta erabilgarritasun maila handiko telekomunikazio zerbitzuak emateko diseinatu eta hornituta daude. Azpiegituren kontserbazio egokia eta hornikuntza elektrikoa funtsezko faktoreak dira zentro bakoitza kudeatzeari dagokionez:
DORREA
Telekomunikazio zentro bakoitzeko dorrea antena guztiak hartzen dituen azpiegitura da. Itelazpik horiek mantentzeko lan guztiak egiten ditu, baita dorrearen berezko konponketak ere:
- Egunerako baliza
- Granetez lotu
- Bizi lerroak
- Gauerako baliza
- Tximistorratza
- Zimenduak
ESPARRUA
Telekomunikazioetarako ekipamendua hartzen duen etxolak eta zentroaren hesiak osatutako esparruan mantentze lan hauek egiten dira:
- Estaldurak
- Fatxada
- Estalkia
- Babesteko elementuak
- Hesia
- Mimetismoa ingurunearekin
IRISTEKO BIDEAK
Itelazpik telekomunikazio zentrora iristeko bideak kontserbatzeko lanak egiten ditu, ahalik eta segurtasunik handiena bermatzeko.
- Sarbideen kontrola
- Kontserbazioa
- Elurra kentzea
- Kutxatilak konpontzea
Energia
Hornidura elektrikoa kudeatzea eta mantentzea faktore kritikoa da, zerbitzu etendura gehienen kausa elikadura falta izaten baita.
- Multzo elektrogenoak
- Deposituak eta gasolioa
- Energia babestua
- Goi eta Erdi Tentsioko Lineak