ITELAZPIk aurrera eraman duen proiektu honek hari gabeko sare bat ezartzea ekarri du, euskal geografian zehar 100 estazio-base baino gehiago dituena. Horren bitartez, operadore pribatuak heltzen ez diren tokietan ere banda zabala izateko aukera bermatzen da. Proiektu horrek landa-inguruen garapena errazteaz gain, lurraldeen artean oreka egokia egotea laguntzen du.
“Konekta Zaitez@Banda Zabala” deritzo Euskadin jauzi digitala gainditzeko abian jarritako proiektuari, landa-inguruetan banda zabaleko azpiegiturak ezartzea izanik bere helburua.
Landa-inguruetako Banda Zabala
- Itelazpi
- Zer egiten dugu
- Landa-inguruetako Banda Zabala
ITELAZPIk elur-denboraleari aurre egiten dio, eskaintzen dituen zerbitzuetan eragin garrantzitsurik izan gabe
2021.eko urtarrilak 12
- • Denboralea biziki sentiarazten da euskal mendietan, bertan baitaude Itelazpiko telekomunikazio-zentro asko.
- • Etengabeko zerbitzuen jarraipena bermatzeko, Itelazpik ekimen berezi bat jarri du martxan, zentroetara sartzeko bideetan elurra pilatzea saihestuz eta mantentze-zerbitzuak indartuz.
Matxalen Lauzirikak telekomunikazioen azpiegitura publikoen balioa nabarmendu du 5G-ren inguruan, Telcom2020 biltzarrean
2020.eko abenduak 16
- • Matxalen Lauzirikak, UNIRED elkarteko presidenteak, telekomunikazioetako azpiegitura publikoen operadoreak diseinatzen ari diren jarrera azaldu du, oraindik ere ziurgabetasun handiak dituen ingurune batean.
- • Bere hitzaldian, 5Gk ekarriko duen aukera handia, abantaila disruptiboak, ekarriko dituen erronka teknologikoak eta eragile pribatuekin lankidetzan administrazio publikoek izango duten paper garrantzitsua azpimarratu ditu.