Guztiona eta guztiontzat den telekomunikazio-azpiegitura publiko bat daukagu, eta funtsezkoa da EAEko Administrazioen eta lurraldeen eraldaketa digitalerako.

Eraldaketa digitalerako ezinbestekoak

Lagun hori:

Xabier Zubiaur naiz, ITELAZPIko zuzendari nagusia, eta ongi etorri bero bat eman nahi dizut gure webgunera. ITELAZPI Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio-sare eta -azpiegitura publikoak kudeatzen dituen sozietate publikoa da, herritarrei zerbitzu publikoak eskaintzeko irrati-komunikazioko emisio-zentroen bitartez, bai eta sozietateari atxikitako zuntz optikoko lineak ere.

Web honetan, Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren printzipioari leial izanik, gure interes-taldeak eta, bereziki, euskal gizartea hurbildu nahi ditugu, gero eta sektore estrategikoagoa baita.

Ezagutu gaitzazu atalean Administrazio Kontseiluaren osaera, erakunde-egitura, plan estrategikoa eta gure jarduera ardazten duten politika korporatiboak aurkezten dizkizugu: arrisku penalen kudeaketa, ingurumena, berdintasuna, pertsonen babesa eta normalizazio linguistikoa. Gardentasuna atalean, berriz, horri guztiari buruzko informazio xeheagoa aurkituko duzu.

Zerbitzuak atalean broadcasting sareen, komunikazio kritikoen eta azpiegitura-operazioen esparruetan dauzkagun jarduketa-ildo nagusiak daude; zehazki, honako hauek: EiTB MEDIArentzat eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuentzat egiten dugun irrati-seinaleen kudeaketa, garraioa eta banaketa; trenbide-sektorean (Metro Bilbao eta ETS) erabiltzen den komunikazio profesionalen TETRA sarea; Euskalmeti, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena Sailari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta beste batzuei ematen dizkiegun teleneurketa-zerbitzuak; eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari eta operadore eta “utility” nagusiei ematen diegun baterako kokapenerako zerbitzua (plantan eta dorrean). Hori guztia egiteko, azken belaunaldiko garraio-sare bat eta 220 gune baino gehiago dauzkagu. Seinalearen garraioa atalean ikusi ahal izango dituzu denak.

Azkenik, Digitalizaziorako gure zerbitzuak atalean, etorkizunera begirakoak aurkituko dituzu. Bertan dago jasota nola ari garen prestatzen EAEko Administrazioen eta lurraldeen digitalizaziorako eragile aktibo izateko, kokaleku estrategikoetan dauden azpiegitura moldakorren bidez.

Egunero-egunero egiten dugu lan gure talde interesdunen beharrizanei eta espektatibei erantzuteko. Horretarako, Gizarte-erantzukizun korporatiboa atalean aurkituko dituzun sentsibilizazio-ekintzak baliatzen ditugu: mendia eta ingurune naturala hizpide dituen #Mendira programa; #EmakumeaTeknologian, emakumeak sektore teknologikoan duen rol garrantzitsua sustatu eta ezagutarazten duena; #ItelazpiEzagutu, hezkuntza-sektorean ezagutza praktikoak zabaltzera bideratuta dagoena, eta #ItelazpiEuskaraz, gure talde interesdunen artean euskararen erabilera dinamizatzeko erabiltzen duguna.

Espero dugu komunikazio-kanal hau praktikoa eta irisgarria irudituko zaizula. Zure iritzia ematera eta hobetzeko iradokizunak helaraztera gonbidatzen zaitugu.
Eskerrik asko!