Gure estrategian jasota dago euskara zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa erabiltzea
Hizkuntza Politika Orokorra
Euskara gure estrategian integratuta dago. Horregatik, Itelazpik bere jarduketa gauzatzeko irizpide linguistikoak definitu ditu, batez ere zerbitzu-hizkuntzari dagokion ardatzean: bertan ezartzen dira herritarrekiko eta gizartearekiko harremanetarako jarraibideak.
Aitorpenak
2022ko abenduan, Itelazpiren hizkuntza-kudeaketako sistemari BIKAIN Zilarra ziurtagiria eman zaio, 2021-2024 aldirako aurreikusitako erronka estrategiko nagusietako bat betez.
Aliantzak
Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak sustatzen duen Baserri Antzokia (Derio, Bizkaia) espazioko kide da Itelazpi. Espazio horren xedea, hain zuzen, euskara eta euskal kultura eskualdeko herri guztietan zabaltzea.
Gainera, Itelazpik Xedera eta Ari Gara ekimenetan parte hartzen du, praktika onenak partekatzeko.
#ItelazpiEuskaraz
Ezagutu hizkuntza-normalizaziorako dugun sentsibilizazio-programa