ITELAZPI SAren titulartasuna izango dira “www.ITELAZPI.eus” webgunearen eta bertan agertzen diren elementu desberdinen jabetza intelektualeko eskubideak.
ITELAZPIk bere webgunean edo konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioaren gaineko aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena izango du, edonoiz eta aurretiazko ohartarazpenik gabe.
Webgunerako sarbidea eta bertan jasotako informazioaren gainean egiten den erabilera aurrekoak burutzen dituztenen erantzukizun esklusiboa izango dira. ITELAZPIk ez du sarbide horrek edo informazioaren erabilerak eragindako ondorioen, kalteen edo galeren aurrean erantzungo, berezkoak zaizkion eskumenak zorrotz gauzatzean bete behar dituen lege-xedapenen aplikaziotik eratorritako jarduketek eragiten badituzte izan ezik.
ITELAZPIk ez du webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eragindako inolako erantzukizunik hartzen bere gain.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta ITELAZPIren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak eragiten badira, ITELAZPIk legez dagozkion ekintzak burutu ahalko ditu eta, hala badagokio, ekintza horiek burutzetik eratorritako erantzukizunak sortuko dira.
Datuen babesa:
Hala, www.itelazpi.eus domeinua anonimoki bisitatzen da. Kudeaketa edo izapide espezifikoren bat duten webguneko zerbitzuak baliatu ahal izateko soilik, erabiltzaileek eskatutako zerbitzua emateko nahitaezkoak diren datu pertsonalak eman beharko dituzte, zehazki, baldintza hauen pean:
ERANTZULEAREN IDENTIFIKAZIOA:
1. Tratamenduaren erantzulea: ITELAZPI, S.A.
2. Harremanetarako datuak:
Helbidea: : Bizkaiko Parke Teknologikoko 101. Eraikina, PK 48710 (Zamudio).
Telefonoa: 944032300
Helbide elektronikoa: itelazpi@itelazpi.eus
XEDEA:
1. Tratamenduaren xedea. Eskatutako zerbitzua ematea.
2. Datuen kontserbazioa: Tratamenduak eragin ditzakeen balizko erantzukizunei erantzun arte.
LEGITIMAZIOA:
Interesdunaren baimena.
HARTZAILEAK:
Ez daude aurreikusita, tratamenduaren ondoriozko lege-betebeharrak betetzea izan ezik.
ESKUBIDEAK:
Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eta horien tratamendua mugatzeko edo aurkatzeko eskubidea dauka. Hain zuzen ere, eskubide hori gauzatu ahalko du harremanetarako datuetan adierazitako helbidera bidaliz idazki bat.
Halaber, interesdunak Datuak Babesteko Agentzia eskudunaren aurrean erreklamatzeko eskubidea dauka.
ITELAZPIk tratatzen diren datu pertsonalen gaineko sekretua gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du eta datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera edo baimenik gabeko tratamendu edo sarbidea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak ezartzeko asmoa duela aitortzen du. Hori guztia, kontuan hartuta teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta jasan litezkeen arriskuak, horiek gizakien ekintzaren ondoriozkoak edo ingurune fisikoak edo naturalak eragindakoak izan.
Bestalde, datu pertsonalen titularrak hitzematen du horiek egiazkoak direla eta berak hornitutako datu pertsonalak behar bezala eguneratuko dituela.
ITELAZPIk ez ditu webguneko bisitariek emandako datuak saltzen, alokatzen, ezta hirugarren pertsonen esku jartzen ere.
Informazio hori ez da marketin zuzeneko ekintzetarako erabiliko, aurretiaz aukera horren berri eman bazaio izan ezik eta datuak ematerakoan horretarako berariazko baimena eman badigu izan ezik.
ITELAZPIk informazio hori erabili ahalko du argitalpenak, harpidetzak edo bestelako korrespondentzia bidaltzeko edo erakunde-izaerako mezuak eta zerbitzuen eta jarduera publikoen berri emateko mezuak bidaltzeko posta elektronikoz.
Baldintza orokorrak
Webgunearen erabilera eta erabilera-baldintzen onespena.
Jarraian zehazten diren baldintzek ITELAZPIk herritar eta enpresen esku jartzen duen webgunearen zerbitzuen erabilera arautzen dute.
Webgunearen bidez, administrazio publikoek eta hirugarrenek erabiltzaileen esku jartzen dituzten zenbait zerbitzu eta edukien sarbidea eta erabilpena errazten dira. Zentzu horretan, ITELAZPIk erabiltzaileen esku jartzen du hedabide bat; horien bidez, administrazio publikoekin komunikatu daitezke, elkarri eragin eta transakzioak egin, zehazki, webgunearen bidez.
ITELAZPIk webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko eskubidea izango du uneoro eta aurretiazko ohartarazpenik gabe, baita eskainitako zerbitzuak eta horietan eskaintzen diren baldintzak aldatzeko eskubidea ere.
Webgunera sartzean eta hori erabiltzean, jotzen da erabilera-baldintza hauek onartzen direla. Webgunera sartzeak eta hori erabiltzeak erabiltzaileak erabilera-baldintza guztien edukia beren-beregi onestea inplikatzen dute, osorik eta inolako erreserbarik gabe, hain zuzen ere, sarbidearen unean webgunean argitaratutako bertsioan. Aitzitik, ez ditu webguneko edukiak eskuratuko, ezta horren zerbitzuak erabiliko ere.
Sarbide- eta erabilera-datuak
Webgunea eta bere zerbitzuak, oro har, sarbide librekoak dira eta erabiltzaileak horiek eskuratzeko edo erabiltzeko ez du aurretiko harpidetzarik edo erregistrorik behar. Hala eta guztiz ere, segurtasun- eta pribatutasun-arrazoiengatik, webguneko atal edo zerbitzu batzuetara sartzeko dagokion identifikazioa behar da eta, horretarako, erabiltzailea aurretiaz erregistratu behar da. Bestalde, baliteke webguneko atal eta zerbitzu batzuetara sartzeko zerbitzu zehatz bakoitzaren xehetasun-informazioan ezarritako baldintza espezifikoak bete behar izatea.
Webgunearen eta zerbitzuen erabilera zuzena
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta horren bidez eskuragarri dauden bestelako zerbitzuak erabiltzeko debekatuta dauden edo ilegalak diren jarduerarik burutu gabe, hau da, ITELAZPIren, administrazio publikoen edo hirugarren pertsonen eskubideak urratu gabe edo erabilera-baldintza hauek, indarreko legeria eta oro har onetsitako erabilerak urra ditzaketen jarduerarik burutu gabe. Zehazki eta, informazio gisa, erabiltzaileak beren-beregi hitzematen du ez dituela honako jarduera hauek burutuko:
- Administrazio publikoen edo hirugarrenen datuak edo dokumentu elektronikoak suntsitzea, aldatzea, deuseztatzea edo beste era batera kaltetzea.
- Eskuragarri dauden baliabide informatikoen kontsumo masiboaren bidez beste erabiltzaile batzuk edo administrazio publikoak webgunera eta bere zerbitzuetara sartzea eragoztea, ezta sistema horietan akatsak sor litzaketen edo sistema horiek narriatu edo geldiarazi litzaketen jarduerak burutzea ere.
- Posta elektronikoko mezuak edo SMS mezuak bidaltzea modu masiboan edo merkataritza- edo publizitate-xedeekin hartzailearen baimenik gabe.
- Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak atzematen, irakurtzen, ezabatzen, kopiatzen edo aldatzen saiatzea.
- Sistema erabiltzea ITELAZPIren, administrazio publikoen edo hirugarren pertsonen sistema informatikoetako mugatutako ataletara sartzeko edo informazioa ateratzeko.
- Erabiltzaile batek sisteman duen pribilegio-maila areagotzen saiatzea.
- ITELAZPIren, erabiltzaileen, administrazio publikoen edo hirugarrenen sistema informatikoetan edozein motatako aldaketa eragiten duten edo eragin dezaketen programak txertatzea edozein bitartekoren bidez.
- Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo hirugarren pertsona baten identitatea ordeztea.
- Webgunearen bidez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak bultzatzea edo sustatzea.
- Webgunearen bidez arraza, sexu, ideologia, erlijio, sinesmen edo bestelako ezaugarriekin lotutako arrazoiengatik diskriminatzaileak diren jarduketak edo ideiak bultzatzea edo sustatzea.
- Legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkakoak diren produktu edo zerbitzuak eskuratzea ahalbidetzea, horiek gehitzea edo eskuragarri jartzea.
- ITELAZPIren, administrazio publikoen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzea.
- Hirugarrenen informazioaren konfidentzialtasuna urratzea.
- Konstituzioan, Nazioarteko Itunetan eta gainerako legerian aitortutako funtsezko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea.
Edukien jabetza intelektuala eta industriala
- Software osoa eta webguneko edukiak ITELAZPIren jabetza izango dira edo ITELAZPIri zerbitzuen eta edukien ustiakuntza laga dioten hornitzaileena.
- Webgunean agertzen diren ITELAZPIren logotipoak, markak eta errotuluak ITELAZPIren jabetza dira eta horien erabilera behar bezala baimendu egin da.
- Webgunean edukiak eta softwarea eskuragarri jartzeak ez du inola ere esan nahi horien titulartasuna edo ustiakuntza lagatzen denik erabiltzailearen alde. Izan ere, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du horiek legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko
- Guztiz debekatuta dago webguneko edukiak erabiltzea, horiek erreproduzitzea, kopiatzea, saltzea, banatzea, hedatzea, argitaratzea, erakustea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea barne, ITELAZPIren baimenik gabe edo dagozkion jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titularraren baimenik gabe.
- Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du “copyright” ez ezabatzeko, saihesteko edo maneiatzeko, ezta webgunean agertzen diren bestelako identifikazio-datuak ere.
Esteken edo hipertestu-loturen politika
Webguneak beste atari edo webgune batzuetarako estekak eduki ditzake. ITELAZPIk ez du inolako kontrolik burutzen atari edo webgune horien gainean eta ez da horien edukiaren erantzulea. Webgunean agertzen diren estekak informatzeko xedearekin baino ez dira eskaintzen. Hortaz, ITELAZPIk ez du erantzukizunik hartzen ezta inolako bermerik eskaintzen ere esteketan eskainitako edukiei edo horien eskuragarritasunari eta egokitasunari dagokienez.
Bermeak eta erantzukizuna baztertzea
ITELAZPI ez da webgunearen funtzionamendu okerrak eragin ditzakeen kalteen, okerren edo zehaztasunik ezen erantzulea izango, ezta webgunearen eta bere zerbitzuen eskuragarritasunik ezak eragin ditzakeen edozein kalteren edo galeraren erantzulea ere, horiek zuzenak edo zeharkakoak izan.
ITELAZPIk hauxe zainduko du:
- Webgunearen eta zerbitzuen erabileraren pribatutasuna eta segurtasuna.
- Eskuragarri dauden edukien egiazkotasuna.
- Sistema informatikoak eta bertan biltegiratutako dokumentu elektronikoek eta fitxategiek birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez edukitzea.
ITELAZPIk ez du erantzukizunik izango sistema elektroniko honen operazio-funtzionamenduan egon daitezkeen interferentziek, omisioek, etenaldiek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen kalte edo galeren gainean, ezta erabiltzaileek webgunearen eta bertako edukien gainean egiten duten erabilera desegokiak eragin ditzakeen kalte edo galeren gainean ere.
ITELAZPIk ez du inola ere bermatzen ITELAZPIrekin harremanik ez duten hirugarren pertsonek webgunearen bidez erabiltzaileei eskainitako produktuak edo zerbitzuak behar bezala emango direla.
Halaber, ITELAZPIk ez du erantzukizunik izango hirugarren pertsona horiek indarreko araudia urratzen badute edo erabiltzaileak webgunean kanpoko iturrien bidez ematen den informazioan egon daitezkeen akatsen, hutsen eta omisioen ondorioz kalte edo galeraren bat jasatekotan.
Legez kontrako jarduerak burutzen diren kasuetarako aurreikusitako prozedura
ITELAZPIk webguneak eskainitako zerbitzuak hirugarren pertsonen eskubideak urra ditzaketen edo bidegabeko egintzak izan daitezkeen jardueretarako erabiltzen direla jakitekotan, beharrezkoak diren neurri guztiak abiarazi ahalko ditu jarduera horiekin jarraitzea ekiditeko eta, horrenbestez, ITELAZPIk dagozkion lege-ekintzak abiarazteko eskubidea izango du.
Informazioa partekatzea edo hedatzea
ITELAZPIk erabiltzaileen artean webgunearen orrialdeen bidez informazioa partekatzearen ondoriozko erantzukizun oro baztertzen du. Web-orrialdeetan hedatutako adierazpenen erantzukizunak esklusiboki dagozkio horiek egiten dituen pertsonari.
Argitalpen ofizialak
Interneten bidez emandako administrazio-informazioak ez du administrazio publikoen aldizkari ofizialetan formalki argitaratu behar diren egintzen, legeen eta xedapen orokorren publizitate legala ordeztuko. Izan ere, horien inprimatutako edizioa da egiazkotasunaren eta edukiaren fede ematen duen tresna bakarra.
Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa lege-baliozkotasuneko asmorik gabeko gidatzat hartu behar da. Webgune honetako dokumentuen eta informazioaren bertsioaren eta ofizialtzat jotzen den bertsioaren arteko edozein desberdintasun sortzekotan, administrazioen bertsio ofiziala izango da legez balioduna den bakarra.
Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa
Administrazio publikoek eskainitako zerbitzuen aplikazio-eremuan indarrean dauden Estatuko zein erkidegoko legeriek eraenduko eta interpretatuko dituzte erabilera-baldintza hauek.
ITELAZPIren eta erabiltzailearen artean erabilera-baldintza hauen interpretazioarekin, edukiarekin edo egikaritzapenarekin lotutako ez-betetzeren bat, desadostasunen bat edo gatazkaren bat sortzekotan, ITELAZPIk eta erabiltzaileak kasu bakoitzean eskudunak diren Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioa beteko dute.