Itelazpik hiru helburu nagusi ditu kalitateari dagokionez: kudeaketaren kalitatea; emandako zerbitzuen kalitatea eta talde interesdunen gogobetetzea, bezeroena eta gizartearena, batez ere.
Kalitate-politika
Bikaintasuna funtsezko balioa da bai Administrazio Kontseiluarentzat, bai zuzendaritza-taldearentzat, eta hori kudeaketaren arloan egiten dituen jarduketen printzipio gidariak jasotzen dituen kalitate-politikaren bidez gauzatzen du Itelazpik.
Aitorpenak
Itelazpiren prozesuak ISO 9001:2019 Arauaren ziurtagiria jaso duen kudeaketa-sistema batek arautzen ditu.
Aliantzak
QEPEA sarean parte hartzeaz gain, EUSKALITEN erakunde laguntzaile ere bagara; izan ere, hiru printzipio partekatzen ditugu: gobernantza etiko eta eraginkorra, jarduketaren eta informazioaren gardentasuna eta etengabe hobetzen jarraitzeko berrikuntza