SEINALEAREN GARRAIOA
Euskal gizartea konektatzeko sare digitalik onena
ZERBITZUAK ETA TEKNOLOGIAK
Ikus-entzunezko seinaleen banaketa
ITELAZPIren garraio-sareak LTD eta FM programarik onenak banatzeko egiten du lan, seinaleen difusioa egin dadin. Horrez gain, bideo-, audio- eta datu-zerbitzuak ematen dizkio EiTB Media taldeari. 100 BEth arteko seinaleak eta edozein bideo-seinal garraiatzeko gaitasuna du (konpresioarekin edo konpresiorik gabe).
Azken belaunaldiko garraioa
ROADM babesa duen DWDM garraio optikoa, IP/Natibo irrati-garraioa eta IP/MPLS geruzadun N3 routing-a duten ekipoak konbinatzen ditugu teknologia berriek duten edozein behar artatzeko.
Sare-gaitasuna
Sobera daukagun garraio-sarearen gaitasuna beste operadore batzuek presentziarik ez duten tokietan merkaturatzen dugu, eta prest gaude Carrier kalitateko edozein zerbitzu emateko.
BEZERO NAGUSIAK
Betebehar publikoetatik eratorritako ezohiko kasuetan izan ezik, Itelazpik merkaturatu egiten du irrati-difusioaren eskaintzan, komunikazio kritikoetan eta digitalizazioetarako zerbitzu aurreratuetan integratutako garraio-zerbitzua.
AURKITU ZURE BEHARRETARA HOBEKIEN MOLDATZEN DEN ZENTRO IGORLEA
Gure zentroak gaitasun ezberdinetako irrati-loturekin batzen ditugu, gure bezeroen beharren arabera.
Konektagarritasuna behar baduzu, jarri harremanetan bezeroen atalarekin eta soluziorik onena proposatuko dizugu.
GARRAIO-SAREAREN PRESTAZIOAK
zentro seinalea garraiatzeko
gehienezko gaitasuna (zuntza)
gehienezko gaitasuna (irratia)
irrati-lotura, gaitasun handikoak
ERRONKAK
Erronka estrategikoak (2021 – 2024)
Zabaldu egin ditugu trenbide-sektoreari ematen dizkiogun estaldura-zerbitzuak
Datuak transmititzeko zerbitzua ematen diogu trenbide-sektore publikoari