Gizarte-erantzukizun korporatiboaren esparruan, Itelazpik gizartearekiko duen konpromisoa gorpuzteko politika, programa eta ekintza multzo bat du.
Itelazpiren ekintza-eremuak
Garapen Iraunkorrerako Helburuak
2021-2024 aldirako Plan Estrategikoarekin batera, Itelazpik bere egin ditu Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak). Horrenbestez, esparru horretan egiten ditu konpentsazioarekin eta gizarte-konpromisoarekin loturiko ekintzak.
Munduko Itunarekin bat egitea
Gizartearekiko dugun konpromisoaren erakusgarri, ITELAZPI 2018tik dago Nazio Batuen Munduko Itunaren bidez sustatutako erantzukizun korporatiboaren ekimenarekin eta ekimen horrek hainbat arlotan –giza eskubideak, lana, ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borroka– aldarrikatzen dituen printzipioekin konprometituta.