Arriskuak kudeatzea eta legeak xedatutakoa betetzea funtsezkoak dira gobernu arduratsua egiteko.
Betetze penaleko politika
Betetze-politikaren helburua da esplizituki eta irmoki adieraztea, batetik, Itelazpik arau legal eta etikoak betetzeko konpromisoa duela eta, bestetik, arlo penaleko xedapenen kontrako edozein ekintza ez-zilegiren aurka dagoela. Horretarako, etika- eta betetze-kultura sustatzen dugu gure jarduera guztietan.
Aitorpenak
Xedapen legal eta etikoak betetzeko konpromisoa dugu, eta ez bakarrik guk egiten ditugun jardueretan; konpromiso hori talde interesdunen eta, batez ere, enpresa hornitzaileen artean ere sustatzen dugu. Horretarako, Itelazpik UNE 19601:2017 ziurtagiria jaso duen arrisku penalak kudeatzeko sistema bat ezarri du.
Arautegia
Kode Etikoa
Gure kultura korporatiboa, hau da, Itelazpiren balioak eta printzipioak definitu eta erakundearen jardunbideak indartzen dituzten arauen multzo ez exhaustiboa da.
Iruzurraren aurkako plana
Gobernu Kontseiluak, 2022ko martxoaren 29an, neurrien plan bat onartu du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenetarako eskatzen diren betekizunak, iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzkoak, eta ingurumenari kalte esanguratsurik ez egitekoak, betetzeko. Plan hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzerakoan eskatzen da, baita iruzurraren aurkako Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala betetzeko ere.
BARNE KANALA
2/2023 Legearen eta 89/2023 Dekretuaren baldintzak betetzen badira, EAEko sektore publikoko informatzaileak babesteko eta arau-urratzeei buruzko informaziorako barne-sistemak ITELAZPIk ere barne hartzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sistemaren ataria kontsulta daiteke: