ITELAZPI SAren titulartasuna izango dira “www.ITELAZPI.eus” webgunearen eta bertan agertzen diren elementu desberdinen jabetza intelektualeko eskubideak.
ITELAZPIk bere webgunean, konfigurazioan edo aurkezpenean jasotako informazioaren gaineko aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena izango du, edonoiz eta aurretiazko ohartarazpenik gabe.
Webgunerako sarbidea eta bertan jasotako informazioaren gainean egiten den erabilera aurrekoak burutzen dituztenen erantzukizun esklusiboa izango dira. ITELAZPIk ez du sarbide horrek edo informazioaren erabilerak eragindako ondorioen, kalteen edo galeren aurrean erantzungo, berezkoak zaizkion eskumenak zorrotz gauzatzean bete behar dituen lege-xedapenen aplikaziotik eratorritako jarduketek eragiten badituzte izan ezik.
ITELAZPIk ez du webgunean aipatzen diren hirugarrenen esteken konexiotik edo edukietatik eragindako inolako erantzukizunik hartzen bere gain.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta ITELAZPIren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideetan kalteak eta galerak eragiten badira, ITELAZPIk legez dagozkion ekintzak burutu ahalko ditu eta, hala badagokio, ekintza horiek burutzetik eratorritako erantzukizunak sortuko dira.
Datuen babesa:
Hala, www.itelazpi.eus domeinua anonimoki bisitatzen da. Kudeaketa edo izapide espezifikoren bat duten webguneko zerbitzuak baliatu ahal izateko soilik, erabiltzaileek eskatutako zerbitzua emateko nahitaezkoak diren datu pertsonalak eman beharko dituzte, zehazki, baldintza hauen pean:
ERANTZULEAREN IDENTIFIKAZIOA:
1. Tratamenduaren erantzulea: ITELAZPI, S.A.
2. Harremanetarako datuak:
- Helbidea: Bizkaiko Parke Teknologikoko 101. Eraikina, PK 48710 (Zamudio).
- Telefonoa: 944032300.
- Helbide elektronikoa: itelazpi@itelazpi.eus
XEDEA:
1. Tratamenduaren xedea. Albiste-buletinari buruzko komunikazioen bidalketa kudeatzea eta webgunearen bidez kontaktuak kudeatzea
2. Datuen kontserbazioa: Tratamenduak eragin ditzakeen balizko erantzukizunei erantzun arte.
LEGITIMAZIOA:
Interesdunaren baimena eta bidezko interesak..
HARTZAILEAK:
Ez daude aurreikusita, tratamenduaren ondoriozko lege-betebeharrak betetzea izan ezik.
ESKUBIDEAK:
Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eta horien tratamendua mugatzeko edo aurkatzeko, eta baimena errebokatzeko eskubidea dauka. Hain zuzen ere, eskubide hori gauzatu ahalko du harremanetarako datuetan adierazitako helbidera idazki bat bidaliz.
Halaber, interesdunak Datuak Babesteko Agentzia eskudunaren aurrean erreklamatzeko eskubidea dauka.
ITELAZPIk tratatzen diren datu pertsonalen gaineko sekretua gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du eta datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera edo baimenik gabeko tratamendu edo sarbidea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak ezartzeko asmoa duela aitortzen du. Hori guztia, kontuan hartuta teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta jasan litezkeen arriskuak, horiek gizakien ekintzaren ondoriozkoak edo ingurune fisikoak edo naturalak eragindakoak izan.
Bestalde, datu pertsonalen titularrak hitzematen du horiek egiazkoak direla eta berak hornitutako datu pertsonalak behar bezala eguneratuko dituela.
ITELAZPIk ez ditu webguneko bisitariek emandako datuak saltzen, alokatzen, ezta hirugarren pertsonen esku jartzen ere.
Informazio hori ez da marketin zuzeneko ekintzetarako erabiliko, aurretiaz aukera horren berri eman bazaio izan ezik eta datuak ematerakoan horretarako berariazko baimena eman badigu izan ezik.
ITELAZPIk informazio hori erabili ahalko du argitalpenak, harpidetzak edo bestelako korrespondentzia bidaltzeko edo erakunde-izaerako mezuak eta zerbitzuen eta jarduera publikoen berri emateko mezuak bidaltzeko posta elektronikoz.
ute.
KONFIDENTZIALTASUNA:
Webgunearen bidez edo zurekin ditugun komunikazioen bidez lor ditzakegun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta konpromisoa hartzen dugu horien gaineko sekretua gordetzeko, aplikatu beharreko legedian ezarritakoaren arabera.
BESTE WEBGUNE BATZUETARAKO ESTEKAK:
Webgune honek ITELAZPIk kontrolatzen edo operatzen ez dituen beste gune batzuetarako hiperestekak izan ditzake. Hori dela eta, ITELAZPIk ez du bermatzen, eta ez du bere gain hartzen, webgune horietako edukien edo pribatutasun-praktiken zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta gaurkotasuna. Mesedez, ITELAZPIrenak ez diren webgune horiei zure informazio pertsonala eman aurretik, kontuan izan datu-babesaren inguruko betetze-maila gurearen desberdina izan daitekeela.
PRIBATUTASUN-POLITIKA EGUNERATZEA:
Datuak babesteko politikaren edukia aldatu ahal izango da gerta daitezkeen lege-aldaketetara egokitzeko, bai eta kontrol-agintaritzek emandako irizpide eta posizioetara ere. Edonola ere, Pribatutasun Politikaren edozein aldaketa behar bezala jakinaraziko zaio Eragindako pertsonari, bere datu pertsonalen tratamenduan egindako aldaketen berri izan dezan, eta, araudi aplikagarriak hala eskatzen badu, Eragindako pertsonak baimena eman dezan.