Hona hemen #ItelazpiEzagutu programa: bertan, telekomunikazio-ikasketak egiten dituzten unibertsitateko eta LHko ikasleekin egiten ditugun prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzak aurkituko dituzu.

#TelekoSaria

Gradu/Master Amaierako Lanik onena eta LHko goi-mailako zikloetako lanik onena saritzen dituen urteko saria.

Masterclassak

Hainbat irakasgaitan lankidetzan aritzea.

Bisita gidatuak

Gure zentroetan bisita gidatuak egiteko aukera ematen diegu telekomunikazioekin lotura duten ikasketak egiten dituztenei.

Programa hau bertan behera geratu da aldi baterako osasun-krisialdiaren ondorioz.

Online bisita

Hezkuntza-sektorearekiko dugun konpromisoari eta hobetzeko eta aurre egiteko dugun etengabeko jarrerari esker izan da posible atal berri hau sortzea.

COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia dela eta, bertan behera geratu behar izan ziren gure zentro igorleetarako bisita gidatuak. Dena den, aurrez aurreko bisitak konpentsatzeko, beti eskuragarri egongo den online bisita bat prestatu dugu Bilboko Ingeniaritza Eskolaren laguntzarekin.

 

sartu bisitara

Efemerideak

Irratiaren Eguna
Otsailak 13

Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Eguna
Maiatzak 17

Telebistaren Eguna
Azaroak 21

Hitzarmenak

Dinamizazio sozialeko programak Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) eta IKASLAN LHko ikastetxe publikoen sareko ikasleengan jartzen du arreta. Ezagutu hitzarmenen irismenaren xehetasunak Gardentasuna atalean. (Ikusi hitzarmenak).