Bisita gidatuak

LHko eta unibertsitateko ikasleen prestakuntza esperientzia praktiko batekin osatzeko aukera paregabea.

2024-2025 PROGRAMA

Eskabideak aurkezteko epea zabalik

Zer da bisita gidatuen programa?

Jarduera praktiko honetan, telekomunikazioekin lotutako LHko goi-mailako ikasketak edo unibertsitateko graduak eta masterrak egiten dituzten ikasleek Itelazpiko instalazio bat bisitatzen dute, gure profesionalek lagunduta.

Zein da bere jatorria?

Bisita-programa, Itelazpik Erantzukizun Sozial Korporatiboaren arloan duela 10 urte baino gehiagotik egindako ekintza nagusietako bat da.

Euskal gizartea hobetzen laguntzen du, ezagutza teknologikoa eta esperientzia praktikoa ikastetxeetara bideratuz, ikasleen gaitasuna hobetuz eta STEM bokazioak garatzen lagunduz.

Noiz gauzatzen da?

Bi tartetan, ikasturtearekin batera.

Batez ere urrian (lehen lauhilekoa) eta maiatzean (bigarren lauhilekoa), beharrezko baldintza klimatikoak bermatu eta instalaziora sartzeko arriskuak minimizatu nahian.

Zer instalazio bisitatzen dira?

Batez ere, Oiz, Zaldiaran, Jaizkibel eta Karaketeko instalazioak.

Euskadiko edozein ikastetxeren joan-etorria erraztu nahi da, bertara iristeko arriskua minimizatuta (pista asfaltatua) eta ahalik eta zerbitzu eta teknologia gehien izanda.

Nola parte har daiteke?

Eskabideak aurkezteko epea ireki ondoren.

  • Sare publikoko LHko ikastetxeek Ikaslanen bidez eskatu beharko dute bisita, helbide elektroniko honetan: ikaslan@ikaslan.net.
  • LHko ikastetxeek edo unibertsitate pribatu/itunduek honako helbide honen bidez eska dezakete bisita: komunikazioa@itelazpi.eus.
2024-2025 programaren baldintzak
  • Ekainaren 1etik aurrera zabalik dago bi tarteetan (2024ko urria eta 2025eko maiatza) bisitak egiteko eskabideak aurkezteko epea.
  • Bisitak, oro har, ostiraletan egingo dira.
  • Eskaerak egiteko epea irailaren 15ean amaituko da. Plaza mugatuak, eskaera-hurrenkeraren arabera.

* Ikastetxe pribatuek / itunduek egindako eskaerei erantzungo zaie, baldin eta ikastetxe publikoek bete ez badituzte. Nolanahi ere, plaza bat gordeko da interesa duten ikastetxe pribatu/itunduentzat.

Eta ikastetxe batek ezin badu Itelazpiko instalazio bat bisitatu?
  • Itelazpiko instalazioak bisitatu ezin dituzten ikastetxe interesdunek bisita birtual bat dute eskura, telekomunikazio-instalazio bat nola kudeatzen den jakiteko. Sartu hemen bistaratzeko.
  • Gainera, ikastetxe bisitariek ikasleek gelan egiten duten bisita birtuala aurrez ikustea gomendatzen da, bisitaren aprobetxamendua hobetzeko.