Duela 10 urte baino gehiago hartu genuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko politika aktiboak garatzeko konpromisoa
Berdintasun-politika
Zuzendaritzaren konpromisoa jarraian datorren berdintasun-politikan gauzatzen da. Bertan jasotzen dira hartu ditugun konpromisoak eta genero-berdintasunaren arloan egiten ditugun jarduketen printzipio gidariak.
Berdintasun-plana
Plana erakunde publiko honen gobernu arduratsurako estrategiaren eta kudeaketa-planaren esparruan kokatzen da. Zentzu horretan, berdintasunaren arloan dugun konpromiso hori erakundearen kudeaketan ikusaraziko duten ekintza zehatzak integratuko ditugula hitz eman dugu.
Aitorpenak
Emakunderen genero-berdintasunerako lankidetza-erakundearen aitorpena jaso dugu
Aliantzak
BaiSarea erakundeen sarea sortzeko prozesuan parte hartu genuen, eta, horretaz gain, talde eragileko kide izan gara merkaturatze- eta egonkortze-faseetan.
Ekintza nagusiak
Berdintasun Batzordea
Berdintasun Batzordea da Berdintasun Plana koordintzatzeaz arduratzen den organo betearazlea. Zuzendaritzak ere planean parte hartzen du, bere konpromiso irmoaren erakusgarri.
Jazarpenaren aurkako protokoloa
Ezagutu ezazu Itelazpik prestatu duen protokoloa. Protokolo horren helburuak dira sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzea eta indarkeria mota hori pairatu duten kasuei jarraipena.
Kontratazio-klausulak
Enpresa eskaintzaileek berdintasunaren arloan egiten duten esfortzua baloratu egiten dugu orain gure kontratuetan.
Hizkera inklusiboaren gida
Gida bat sortu dugu genero-ikuspegia aintzat hartuta hizkera modu egokian erabiltzeko.
#EmakumeaTeknologian
Ezagutu genero-berdintasunaren arloan dugun sentsibilizazio-programa.