Itelazpi #TeknologiaNonahi

Itelazpin, Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazioen Sozietate Publikoan, 15 urte baino gehiago daramatzagu Euskaditik sakabanatuta dagoen zentro sarea kudeatzen. Irrati eta telebista seinaleak garraiatzen eta hedatzeko zerbitzuak eskeintzen ditugu, batik bat Eitb taldearen seinalea Euskadiko etxe guztietara hel dadin.

10 urte berdintasuna sustatzen

Aurten, Itelazpik berdintasun-politika aktiboak abian jartzeko hartu zuen konpromisoaren hamargarren urteurrena ospatzen da. Hori dela eta, Itelazpik hurrengo bideo argitaratu du, bere ibilbidearen mugarri nagusiak jasotzen dituena, eta online kanal ezberdinen bidez sustatuko duena.

ITELAZPIk mendizaletasuna sustatzen duen #MendiraEuskaraz ekimena jarri du martxan Ingurumenaren Mundu Egunean

ITELAZPIk, bere erantzukizun publikoarekin eta korporazio-balioekin bat etorriz, konpromiso sendoa du ingurune naturala babesteko. Ingurumenaren Munduko Egunean, Itelazpik #MendiraEuskaraz ekimena jarri du martxan, naturguneak, mendizaletasuna eta euskararen erabilera sustatzeko. Ostiralero, Itelazpik mendi-ibilbide bat argitaratuko du sare sozialen profiletan, bere jarduera garatzen duen emisio-zentroetatik gertu.

ITELAZPIk ingurumenarekiko sentsibilitatea zabaltzen eta konfinamendu egoera errazten lagundu du #BasoBirtuala kanpainaren bitartez

Joan den martxoaren 14an argitaratu zen 463/2020 Errege Dekretua, COVID 19 birusak eragindako alarma-egoera deklaratu duena. Egoera horren ondorioz, Euskadiko haurrek beren etxeetan egon behar dute, kutsatu ez daitezen. Hori dela eta, martxoaren 21ean, Basoen eta Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna ospatuz, Itelazpik #BasoBirtuala ekimena jarri zuen abian, Zuhaitz Eguna aurtengo baso-berritze programa birtualki garatzeko. Urtero, Itelazpik 300 zuhaitz landatzen ditu emisio-zentroei atxikitako lurretan. Keinu honen bitartez, Itelazpik ingurune naturalari itzuli nahi dio nolabait, bere jarduerak duenezinbesteko eragina.

Uhinen gaineko bidaia

Telebista-saio batek, Teknopolisek adibidez, sortzen denetik etxeko pantailetara egiten duen ezkutuko bideari jarraitu diogu. EITBk eta Itelazpik zeresan handia dute irrati- eta telebista-seinaleak garraiatzeko orduan.