Online bisita
Gizarteak ezagutu gaitzan nahi dugu, eta, horregatik, gure zerbitzu eta azpiegiturei buruzko xehetasun guztiak emango dizkizugu
Zentro guztiak kalitate eta erabilgarritasun maila handiko telekomunikazio zerbitzuak emateko diseinatu eta hornituta daude. Azpiegituren kontserbazio egokia eta hornikuntza elektrikoa funtsezko faktoreak dira zentro bakoitza kudeatzeari dagokionez.
Itelazpik 240 telekomunikazio zentro baino gehiago kudeatu eta mantentzen ditu.
Zentro guztiak kalitate eta erabilgarritasun maila handiko telekomunikazio zerbitzuak emateko diseinatu eta hornituta daude. Azpiegituren kontserbazio egokia eta hornikuntza elektrikoa funtsezko faktoreak dira zentro bakoitza kudeatzeari dagokionez.
DORREA
Telekomunikazio zentro bakoitzeko dorrea antena guztiak hartzen dituen azpiegitura da. Itelazpik horiek mantentzeko lan guztiak egiten ditu, baita dorrearen berezko konponketak ere.
ESPARRUA
Telekomunikazioetarako ekipamendua hartzen duen etxolak eta zentroaren hesiak osatutako esparruan mantentze lan hauek egiten dira.
IRISTEKO BIDEAK
Itelazpik telekomunikazio zentrora iristeko bideak kontserbatzeko lanak egiten ditu, ahalik eta segurtasunik handiena bermatzeko.
ENERGIA
Hornidura elektrikoa kudeatzea eta mantentzea faktore kritikoa da, zerbitzu etendura gehienen kausa elikadura falta izaten baita.