Egitekoa, helburuak eta balioak

EGITEKOA

ITELAZPI irrati- eta telebista-seinaleak garraiatzeko zerbitzuak eta telekomunikazio publikoen zerbitzuak emateaz arduratzen den euskal enpresa publiko bat da. Horrez gain, telekomunikazio-azpiegitura publikoak ere kudeatzen ditu. Hori guztia punta-puntako teknologiaren bidez, kalitatezko zerbitzua emanez, berdintasuna sustatuz, pertsonak babestuz eta ingurumena errespetatuz egiten du.

HELBURUAK

Broadcast operadore gisa, EiTB Taldearen bikaintasun-aitorpena jaso nahi du ITELAZPIk. Halaber, tresna publiko den aldetik, euskal administrazio publikoaren erreferentziazko organismoa izan nahi du telekomunikazio-zerbitzuen arloan.

BALIOAK

Honako hauek dira gure balio nagusiak:

  • Bezeroa eta gizartea izatea helburu.
  • Ingurumena babestea.
  • Pertsonak egotea gure jardueraren erdigunean.
  • Punta-puntako teknologia erabiltzea gure zerbitzuetan.
  • Prestakuntza-maila handiko langileak izatea.
  • Bikaintasuna eta berrikuntza.
  • Gardentasuna eta eraginkortasuna.

Eman izena gure buletinean

Pribatutasun politikaonartzen dut*

Jarrai gaitzazu sare sozialetan


Escoge la FP