

- Itelazpik barne-ekitaldi batean bere lantaldea bildu du, sentsibilizazio-egutegia aurkezteko, web-orrialdetik ere deskargatu daitekeena.
- Jarraian, lantaldeko kideek emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko pankarta bat atera dute.
- Azaroaren 30era arte, Itelazpik bereizgarri lila jantziko du bere sare sozialetan, eta gaitzespen-mezua helaraziko du posta elektronikoz egiten dituen igorpenetan.
Ostegun honetan, azaroaren 25ean, Itelazpik Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna oroitu du. Azken urteotan egin duen bezala, Itelazpiko Berdintasun Batzordeak barne ekitaldi batean bildu du lantaldea. Bertan, sentsibilizazio-mahaiaren egutegia aurkeztu da, Itelazpik azken urteotan argitaratu duena, gizarte berdinzaleago bat garatzen lagunduko duten eduki eta jarraibideak hedatzeko helburuarekin. Aurten, #EmakumeaTeknologian lehiaketako irabazlearen irudia argitaratuko da egutegiaren azalean. Zientzia eta teknologiaren arloan aitzindari eta apartak izan diren euskal emakumeei buruzko ilustrazioak bilduko dituzte barruko orrialdeetan.
Egutegiaren aurkezpena amaitu ondoren, lantalde kideek argazkia atera dute Itelazpiren egoitzaren sarreran, honako mezu hau duen pankarta batekin:
“ZURE EREDUA DA INDARKERIAREN KONTRAKO HEZIKETARIK ONENA”
Hori guztia indarkeria mota hori gaitzesteko. Iitelazpiko lantaldeak berdintasun aldeko ekintzak egin ohi izan ditu azken urteotan, eta horrek agerian uzten du erakundeko pertsonek duten konpromiso sakona.
Aurreikusitako ekintzen artean, aste osoan zehar Itelazpik bereizgarri lila jantziko du bere sare sozialetan, eta posta elektronikoz egindako bidalketetan aurreko gaitzespen-mezua sartuko du, berdintasuna lortzeko jarrera aktiboa izan dezan.
Gaurko ekitaldia Gizartearen Berdintasunerako III. Planaren barruan kokatzen da. Itelazpik 10 urte baino gehiago daramatza Genero Berdintasunaren aldeko konpromiso sendoa mantentzen. Gaur egun, Bai Sareko, Berdintasunaren aldeko Enpresen Sareko kide da, bere eraketan parte hartu zuen eta hainbat urtetan bere talde eragilearen parte izan da.






