

- Sariketa BaiSarearen VII. Batzarrean egin da, berdintasunaren aldeko euskal erakundeen sarean.
- Itelazpi 100 erakunde baino gehiagoren artean aitortu da, kontratazioetako berdintasun-klausulak betetze jarraipena egiteko prozedura sortzeagatik.
Bilboko Azkuna Zentroak Bai Sarearen VII. Batzarra hartu du, berdintasunaren aldeko euskal erakundeen sarea. Itelazpi sarearen jatorrian talde eragileko kide izan da, eta ekitaldian 100 erakundek baino gehiagok aurkeztutako berdintasunaren arloko jardunbide onenak aitortzen dituzten hiru Jarretatik bat jaso du. Itelazpik Orona S.Coop. eta Zubietxe elkarteekin partekatu du saria.
Itelazpiri emandako aitorpenak kontratazio-prozesuetan genero-ikuspegia txertatzen jarri du arreta. Oso maskulinizatuta dagoen sektore batean, telekomunikazio-azpiegituretan, bereziki landa-lanetan, Itelazpik 4 ardatzetan lan egin nahi du:
- Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
- Sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako neurriak hartzeko bermea.
- Emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua.
- Berdintasun-planak onartzeko konpromisoa.
Horrela, kontratazioetako ejekuzio baldintza berezietan, enpresa lizitatzaileek lehen aipatutako ardatzetan ekintzak garatzeko duten konpromisoa frogatzen duten irizpide neurgarriak sartzen dira eta aldi berean jarraitu daitezkenak.
Itelazpik 10 urte baino gehiago daramatza emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromiso sendoa erakusten, eta une honetan III. Plana gauzatzen ari da, bere jarduera garatzen duen sektorean erreferente eta traktore izan nahian.



