- Joan den abenduan egindako topaketan, kontratazioan berdintasun-klausulen jarraipenean izandako esperientzia azaldu zuen Itelazpik.
- NBE Emakumeak erakundeak diseinatu du ekimena, Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko, eta Emakundek bultzatu duena.
ITELAZPIk beste urrats bat eman du berdintasunarekiko konpromisoan, eta Generation Equality ekimenarekin bat egin du. NBE Emakumeak erakundeak diseinatutako ekimena da, Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko eta Emakundek bultzatzen duena. Ekimenak ehun euskal erakunde inguru hartzen du parte (udalak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak, sindikatuak, unibertsitateak (besteak beste). Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera, abenduan egindako lan-saio bat ireki zuen. Bertan, ekimenari atxikitako erakundeek parte hartu zuten, eta horietako hiruk (Lauaxeta Ikastola, Gizardatz eta Itelazpi) barne-hausnarketako esperientzia partekatu zuten, baita datozen urteetarako berdintasunarekiko erronkak eta konpromisoak hautemateko esperientzia ere.
Sailburuak eskerrak eman zien erakunde guztiei egindako ahaleginagatik eta, bereziki, euren esperientziak aurkeztu zituzten hiruei. Ildo horretan, adierazi zuen esperientzia garrantzitsua dela erakunde bakoitzarentzat, “baina baita herri guztiarentzat ere”. Izan ere, hausnarketa-esperientzia bat da, informazioa eta jakintzak partekatzekoa eta etorkizuna elkarrekin imajinatzekoa, bai eta etorkizunean hartuko dituzten konpromisoak bistaratu ahal izan ditzaten.
Mª Jesús Gil Itelazpiko ordezkari gisa kontratatuetan sartutako berdintasun-klausulen jarraipenean izandako esperientzia aurkeztu zuten jardueran. Esperientzia hori Bai Sarea elkarteak aitortu du ere, urtero hiru jardunbide onenak saridun bezala.