

- Itelazpik bere sare sozialetan zabaltzen ditu Bai Sarearen eta Emakunderen kanpainak.
- Aste honetan, egoitzaren atondoak sentsibilizazio pankarta izango du.
Aurten ere, Itelazpik Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, azaroaren 25ari bere babesa eman nahi dio sentsibilizazio-kanpaina nagusiak zabalduz. Horrela, Bai Sareak prestatutako mezua zabalduko du. Sare horretan Itelazpik aktiboki parte hartzen du, eta aurten bere kanpaina lan-eremuan oinarritzen da, bi mezurekin: erakundeetan ezinbestekoak diren top 5ekin eta, galdera pertsonal batekin: “Eta zuk, zer nahi duzu zure erakundean?”.
Itelazpik Emakundek bultzatutako kanpainaren berri ere emango du, aurten kanpaina bakarra izango baita Euskadi mailan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakunderen bitartez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek, erakunde guzti hauen arteko kanpaina koordinatua sinatu dute aurten. Kanpaina bateratu hau “Soilik bai da baietz” mezua oraindik ulertu ez dutenei zuzenduta dago, eta horiei “Zer ez duzu ulertu nahi?” gizon zein emakumezkoek galdetzen diete.
Ekintza propioei dagokienez, Itelazpiren egoitzako atondoak pankarta bat izango du aste osoan, “Zure eredua da indarkeriaren kontratako heziketarik onena” lelopean. Bestalde, sentsibilizazio-kartelak jarri dira bulegoko eremu amankomunetan eta puntu lila handi bat sarreran. Hori guztia, Itelazpik berdintasunaren alde eta oraingoan emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko duen konpromiso irmoaren seinale.




