Erakusketa Bilboko Metroan

Euskal emakumeak zientzia eta teknologian

Joan den otsailaren 10ean, Itelazpik zientzia eta teknologian erreferente diren euskal emakumeen ilustrazioen erakusketa inauguratu zuen Metro Bilbaoko Abando geltokian. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) eta Metro Bilbaorekin lankidetzan garatutako ekimena.

Irudi horiek urtero argitaratzen dugun sentsibilizazio-egutegitik datoz, berdintasunarekiko dugun konpromiso irmoaren seinale. Erakusketa otsailean zehar egongo da ikusgai Abandoko geltokian, eta martxoan eta apirilean Unamuno eta Moyuako geltokietan.

Ezin baduzu bisitatu, jarraian ikusgai dauden panelak eta inaugurazio-ekitaldiaren beste eduki grafiko bat aurkituko dituzu.

Irudiak

Inaugurazio ekitaldiko argazkiak (Abando, Metro Bilbao)

Unamunoko geltokia (Zazpikaleak, Metro Bilbao)

Moyuako geltokia (Moyua, Metro Bilbao)

Inaugurazio ekitaldiaren bideoa (Abando, Metro Bilbao)