Erakusketa UPV / EHU
Euskal emakumeak zientzia eta teknologian
Joan den otsailaren 10ean, Itelazpik zientzia eta teknologian erreferente diren euskal emakumeen ilustrazioen erakusketa inauguratu zuen Bilboko Metroko Abandoko geltokian. Orain, berriz, erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateko hiru Campusetan izango da, bertako talentuaren garrantzia ezagutarazteko eta emakumezko erreferente berriak eskaintzeko.
Apirilaren 20tik, ekimena Bilboko metrotik Arabako Campusera aldatu zen, zehazki, Unibertsitate Pabiloira, eta apirilaren 26ra arte egon da ikusgai. Orain, erakusketa Gipuzkoako Campusera eraman da, eta maiatzaren 5era arte egongo da Ignacio Mª Barrila zentroan. Azkenik, erakusketa Bizkaiko Campusean amaituko da, Leioako Liburutegi Nagusian, eta maiatzaren 5etik 12ra izango da ikusgai.
Emakumeak gara, Euskaldunak gara, Zientzi eta Teknologia gara goibururarekin, lanbide zientifiko eta teknologikoekin lotutako emakumezko erreferente berriak eskaini nahi ditu erakusketak, neskatilak eta gazteak inspiratuko dituztenak, adar profesional horietan etorkizuna badagoela erakutsiz.
Erakusketan STEMetan berdintasunezko parte-hartzean bidea ireki duten emakume aitzindariak, doktoregaiak, graduondoko ikasleak eta beste asko ikusiko dira.
Ezin baduzu bisitatu, jarraian ikusgai dauden panelak eta beste eduki grafikoak aurkituko dituzu.