Kultura Sailak 2012an abian jarritako lehiaketa publikoaren bigarren paketea litzateke, 17 FM lizentziak osatua.
Eusko Jaurlaritzak gaur, otsailaren 26an, EHAOn argitaratu du Gobernu Kontseiluak FM irrati-zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko hartutako erabakia, kultura sailburuak 2012ko otsailaren 29an emandako aginduaren bitartez onetsitako lehiaketa publikorako deialditik eratorria.
964/2006 Errege Dekretuak, irailaren 1ekoak, FMrako plan tekniko nazionala onartzen duenak, 34 frekuentzia planifikatu zituen guztira, Euskal Autonomia Erkidegoari eman beharrekoak. 2012an hasi zen prozesua eta 17 lizentziako lehenengo blokea esleitu zen. Orain prozesua bukatuko da, gainerako 17 lizentzien esleipenarekin.

Itelazpik bi zerbitzu mota jarri ditu FM irrati-difusoreen eskura, EAEn zehar dituen 200 kokaleku baino gehiagok osatutako sarearen bitartez:
- – FM irratiaren hedapenerako zerbitzuen administrazioa, Itelazpiren ekipamenduarekin zein bezeroaren ekipamenduarekin.
- – Irrati-difusoreek beren kabuz kudeatutako instalazioetarako baliabideen alokairua (tokia etxolan/dorrean, argindarra, etab.).



